- Deitzailea: IFEko lehendakaria / Maider Belloso
- Tokia: Liburutegia
- Gaia: IFEko bilera
- Data: 2025/01/26 15:10 – 16:30
Azaldutakoak
- Marta López /Idazkaria
- Hebe Gonzalez Lasa/ Lehendakari-ordea
- Maider Belloso / Lehendakaria
- Amaia Andrade / Bide seguruak
- Idoia Ibañez Astorkia/Jaiak
- Ziortza Guinea /Sukalde
- Esther Pérez/ Hezkidetza
- Zaida Pescador
- Amaia Alonso Sánchez
- Edurne Ibañez /Jaiak
- Andrés Villayandre / Jaiak
- Nahia Hualde/ Web
- Susana Bustamante
GAI ZERRENDA
- Gure bideak batzordeak udalari egin nahi dizkion eskaerak aztertu.
- Jantokian gertatutakoa eta sukalde batzordea.
- EMAIZEko familien lehenengo formazioa.
- Bestelako ekarpenak.
EMAIZE
Hezkuntza afektibo sexualeko formazioa egiten ari da ikasleekin eta familiekin bi formazio saio aurreikusita zeuden. Lehenengo formazioa berez ikasleekin saioak eman aurretik izan behar zen, baina ikastolak ez du abisatu, beraz formazio hori galdu da. Horrek egonezina sortu du AFAn, errepikatu den egoera baita eta guraso elkarteak ordaindutako formazioa baita. Ikasketa buruarekin hitz egin behar da EMAIZE formazio inguruan hartzen diren erabaki guztiak hezkidetzako Esther edo Idoiarekin partekatzeko ikasle eta familien formazioen datak bereziki.
Bide seguruak batzordeko proposamenak.
Mauro Ortiz de urbina kalean abiadura murriztea eta BEI-a pasatzeko semaforoa hobetu erregulatzea eskatuko diote Udalari.
Martxoak 13 an bizikleta tailerra egitea aita batek gidatuta 17:00etan eta egun horretan bertan “bizikleteroak antolatuta” martxa familiarra antolatzea bizikletaz, 17:30tan. Ekintza hau aurrera eramateko bolondresak egotea ezinbestekoa da.
Eskolako jantokia. Sukalde batzordea.
Hurrengo asteazkenean Gasteiz mailako sukalde batzordekoek bilera daukate . Orain arte alderdi ezberdinekin bildu dira, EAJ-arekin izan ezik, eta denak jantoki eredua aldatzearen alde agertu dira, baina alderdiek ez dute gaian inplikatu nahi hiritartasunak lideratutako mugimendua izaten jarraitu dadin.
Jantokiko OMR-ko taldea ikastolan izan duten bileran arduradunari eskatu zaio, alde batetik, inzidentzien informazioa ematea eta, beste aldetik, sukalde batzordean sortu den jantokirako hezkuntza proietkua irakurtzeko eta ekarpenak egiteko. Ondoren elkarlanean arituko dira proposamen definitiboa lortu arte.
Eusko Jaurlaritzak erkidegoko hainbat eskola aldatzeko plan bat sortu du dagoeneko (5 Gasteizen). Sukalde batzordeak legez besteko proposamen bat egingo du (sinbolikoa, ez loteslea), jantokien azpiegiturak eskoletan ezartzeko plana jasotzeko. Aurreproiektu bat eskatu nahi zaie, plangintza definitzeko.
OMrrek sukaldea aldatzeko eskatu du dagoeneko, eta zer plan duten jakin nahi da.
Jantokiko inzidentzien formulario bat sortu da, jantokiko arduradunarengana eta sukaldeko batzordera iritsiko dena, ikastolako jantokian gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko.
Jaiak
Ekainaren 12an izango da ikastolako jaia.
Patioa.
Eusko Laurlaritzeko “osasuneko” dirulaguntzan proiektua aurkeztu da baina ez digute eman, beraz eskatuko da volyball-eko zelaia margotzeko aurrekontua. Proiektua prestatzean hainbat zibuen aurrekontua eskatu zen eta horiek ere partekatuko dira.
Hezkidetza
ikastolak emakume zientzialarien egunari aurreko ikasturtean Hezkidetza batzordeak egindako proposamena aurrera eramango du eta ama zientzialariak kontaktatzen hasiko da.
Goizeko ludoteka.
Goizeko ludotekan gatazka sortu da erabiltzaileen artean eta Goizeko Ludotekako batzordeak familien bidez jakin du. Beharrezkotzat jotzen da protokolo bat izatea kasu horietan (jarduteko modua, komunikazio-bideak), eta abiapuntua ikastolako bizikidetza-araudia izan behar da. Horretarako, komenigarritzat jotzen da ikastolarekin bilera bat egitea, ikastolan erabiltzen diren protokoloei buruz hitz egiteko, bai eta ondorioak ere, bizikidetza-arauen aurkako jarrerak izanez gero. OOGko bizikidetza-ordezkariez gain, Hezkidetzako eta Patioko batzordeko pertsonak egotea proposatu da. Ikastolarekin irizpideak bateratzea eta AFAk antolatutako jardueretan erabiltzeko protokolo bat egitea da helburua.
Korrika 2026.
Euskara batzordeko bilera izango dute eta informazioa pasako digute. Sukalde batzordeak korrikaren jaian ere zeozer egiteko asmoa zutenez bilera horretan egotea komeni da.
Bestelako ekarpenak.
- Atzera ematen duen aterpea irekita egoten da 17.00etatik 18.15etara? Ikastolari galdetuko zaio hurrengo bileran.
- Erabiltzen ez diren gauzak elkar trukatzeko wassap kanal berri bat sortzea proposatzen da (umeen bizikletak, ikastolako materiala, arropa, etab.).
