- Deitzailea: IFEko lehendakaria / Maider Belloso
- Tokia: Liburutegia
- Gaia: IFEko bilera
- Data: 2025/11/10 15:10 – 16:30
Azaldutakoak
- Marta López /Idazkaria
- Hebe Gonzalez Lasa/ Lehendakari-ordea
- Maider Belloso / Lehendakaria
- Leticia/Jolas txokoak
- Idoia Ibañez Astorkia/Jaiak
- Amaia Andrade / Jantokia
- Susana Bustamante
- Patricia Larrea /Smart fun
- Amaia Alonso Sánchez
GAI ZERRENDA
- Batzorde dezberdinetako beharrak.
- IFEko 25-26ko proiektuak
- Batzordeen ekarpenak
- Beste ekarpenak
Batzorde desberdinetako beharrak.
Goizeko ludotekan pertsona bat behar da.
Jaiak. 3 pertsona behar dira.
Familia eskola. Pertsona bat.
Jolas-txokoak. Pertsona bat.
IFEko 25-26ko proiektuak eta batzordeen ekarpenak
JANTOKIA
Jantokiko batzordeak eskaera bat bidaliko dio Eusko Jaurlaritzari San Martin Eskolan sukaldea eraikitzeko. Bertan San Martin eta Abendaño ikastoletako ikasleen jantoki-zerbitzuko menuak prestatuko dira. Eskaera hau ikastolako familien elkartearen izenean egingo da. Eskaera hori erregistro bidez egingo da Eusko Jaurlaritzan.
Azaroaren 18an Batzordea zuzendaritzarekin bilduko baita gune horretarako proiektu pedagogiko bat proposatzeko.
Bestalde, Ziortza ikastolako Familien Elkarteko Batzordeko kide izango da Sukalde Batzordetik eta Amaia Eskola Bide Seguruen Batzordetik.
GURE BIDEAK
Gasteizko hainbat eskolatan kutsadura neurtuko duten hogeita bat hodi jarri dira. Emaitzak otsailean jakingo dira.
Eusko Jaurlaritza- OSASUNA dirulaguntza:
Bileran dirulaguntza honetara aurkezteko aukerari buruz bozkatzea onartu da, eta aurkeztea ere onartu egin da.
SMART FUN
Auzoko hainbat eragile inplikatzeko asmoz, ikastolak institutua eta auzoa bateratuko dituen kanpaina bat egingo da. Ikasturte honetako lehen hiruhilekoan bideo bat egingo da proiektua azaltzeko, eta ondoren “auzotu” kanpaina jarriko da martxan. Horretarako 250 pegatina inguru inprimatuko dira saltoki laguntzaileetan banatzeko. Pegatina horietan jakinaraziko da auzoko zein saltokik duten telefonoa bertako pertsonen eskura, 16 urtetik beherakoek telefono mugikorren erabilera murrizteko helburuarekin. Pegatinen bi aurrekontu baloratu ondoren, idotaniko enpresan enkargatzea onartzen da.
AFA LOGOA
Familien Elkartearen logo berria dagoeneko partekatu da eta AFAren hurrengo kanpainetan erabiliko da.
FAMILIA ESKOLA
Hemendik aurrera, familientzako eskola astearteetan izango da, 15:15etik 16:45era, eta helburua da familiek prestakuntza jasotzeaz gain, kafe baten inguruan esperientziak eta zailtasunak partekatzea. Jarduera daraman pertsona berria da.
PATIOA
Patioko Batzordea Egibiderekin harremanetan jarri da intsektu-hotel bat eraikitzeko. Oraindik zuzendaritzarekin hitz egin behar da proiektu hau zehazteko. Lehen bileran proposatutako aldaketetan aurrera egiten ari gara: ping-pong mahaia eta bankua. Auzolan bat egin da tipiak eta mahaiak barnizatzeko, eta familien parte-hartzea oso eskasa izan da.
Beste ekarpenak
“ZULO” BULEGOA ETA BILTEGIA GARBITZEA.
Beharrezkotzat jotzen da bai AFAren bulegoa bai “zulo” izeneko biltegia garbitzea eta ordenatzea. Kirol-koordinatzaileari eta administrariari jakinaraziko zaie, lanorduetan aurrera egin dezaten.
