IGEko ohiko bileraren akta – 2025eko martxoa

  • Deitzailea: IGEko lehendakaria / Maider Belloso
  • Lekua: Liburutegia
  • Gaia: IGEko juntakideen bilera
  • Data: 2025/03/31 15:10 – 16:30

Bertaratutakoak

  1. Marta López / Idazkaria
  2. Hebe Gonzalez Lasa / Lehendakari-ordea
  3. Maider Belloso / Lehendakaria
  4. Nahia Hualde Iparragirre
  5. Cristina Carmona
  6. Zaida Pescador
  7. Maria Aldalur López
  8. Idoia Ibañez
  9. Amaia Andrade
  10. Susana Bustamante
  11. Nicolas Gutierrez Senas
  12. Iñaki Maestro
  13. Leticia Baceiredo
  14. Patricia Larrea
  15. June Munguía
  16. Edurne Aranguren Vigo
  17. Ziortza Guinea Gutierrez

 GAI ZERRENDA

  • 2025-26 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza. Informatika. 
  • Itoginak ikastolako espazioetan. 
  • Patioa garbi mantetzeko kanpaina. 
  • Greba. Komunikazioa. 
  • Komunikazioa: wasap taldeak. 
  • Batzordeek lekarkeena. 
  • Jolas Txokoak. 
  • Smart Fun konpromisoa. 
  • Galde eta eskeak.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Datorren ikasturteko proposamena prestatzen ari dira eta gaur egun dagoenaz aparte proposamen berriak dira: esku pilota, volley, xakea…

Ideia da egitea ate irekiak aste santua baino lehenago. 

Jarduera berriak eskaintzeko orduan jarduera hauen prezioa prezioa garrantzitsua da. Garestiagoak diren balizko jardueren finantziazioari buruz hitz egiten da. Gaiao lehenengo eskolaz kanpoko taldean eztabaidatu behar dute, eta aurrerago hitz egingo da honetaz. 

Informatikako jardueraren inguruan familia batzuen kexak jaso dira, hainbat egunetan denbora libre asko egon delako  helduaren gainbegiradarik gabe. 2 begirale daude eta batez ere arazo hau hoietako batekin sortzen da. Baina ekintza beraren edukiak aztertzea beharrezkoa ikusten da, ikastolako digitalizazio planean gauza berbera lantzen delako. Datorren ikasturteari begira zuzendaritzatik proposatu dute jarduera honen begiraleekin koordinatzea. 

Beste alde batetik eskolaz kanpoko ekintzako lehenengo ordainketa  bat izena ematean  egitea proposatzen da. Hau aurrera eramateko formula aztertuko da. 

Itoginak

Polikiroldegian itoginak daudenez egoera hau eman denean argazkiak atera ditugu eta zuzendaritzakoekin partekatu ditugu. 

Patioaren garbiketa 

Azken boladan patioa lehen baino zikinagoa dagoela ikusten ari gara. Hurrengo proposamen hauek egin ditugu: 

  • patioa garbiago mantentzeko kanpaina bat egitea. 
  • patioan ontzi gehiago jartzea eskatuko da: ontzi ezberdinak zakarra banatu ahal izateko. 
  • patioaren garbiketa sakonagoa beharrezkoa dela ere baloratzen da. 
  • Greba eta komunikazioak

Greba egon aurretik familiei bidali zaizkien oharrak ez du informazioa handirik ematen eta ez dira oso konstruktiboak. Gaia hau OMR-ra eramango da. 

Jakin nahi dugu ia  halako egunetan badagoen funtzionamendu protokolo bat non jasotzen den bertan dauden irakasle eta ikasleek zer egiten  duten.

Komunikazioa: wasap taldeak. 

Momentuz proposamen bat lantzen ari dira gaia kontrolatzen duten hiru kideen artean, baina ez dute oso argi nondik jo.

Batzordeek lekarkeena. 

Puntu hau sartuko da hemendik aurrera bilera guztietan, batzorderen batek informazioren bat partekatu nahiko balu, aukera izateko.

Jolas Txokoak. 

Aurtengo dinamikaren aurkezpena egiten da eta datak zehazten dira. Aurten ere, lau aste eskainiko dira, ekainaren 23tik, uztailaren 18ra. 

Apirilaren 15ean bilera burutuko dute gurasoei informazioa helarazteko eta inskripzioaak maiatzaren 5etik 16ra burutuko dira.

Aurreko urteko laurgarren asteko jarduera batzuetan egon zen partehartze baxua ekiditeko, informazioa orrietan eta bileran, azpimarratuko da jarduerak aurrera ateratzeko, gutxieneko ume kopurua egon beharko duela. Ume kopuru hori bete ezean, ez dira aurrera eramango. Kopurua zehazteke dago eta IGEk erabakiko du, enpresaren informazioarekin kontrastatuta.

Berrikuntza bezala, LH3-6 taldeetan, multikirola lantzeko ekintza ezberdinak planteatuko dira.

Prezioak zehazteko bozketa egiten da eta adosten da bazkide eta ez bazkideen artean egongo den diru kopurua, gutxienez bazkide kuotaren balioa izango dela.

Smart Fun konpromisoa. 

Patriziak egindako lanaren inguruko informazioa eman du. Ikastolako webgunean konpromezuaren dokumentua eskuragarri egongo da eta geletan ere banatuko da. Jendea behar dute proiektuan parte hartzeko.

Sukalde/jantoki proiektua

Salburuako kideekin bilera izan ostean, beraien eredua alde batera uztea erabakitzen da. Kooperatiba bat sortu behar dute eta horrek familiei 300 euroko ekarpena eskatuko luke. Zaila ikusten dute eta ez datoz guztiz bat eredu horrekin. Gauzak horrela, eman beharreko pausoak laburbiltzen dituen dokumentu bat aurkezten dute eta lasaitasunez irakurtzeko denbora eman ostean, honekin aurrera jarraitu edo ez erabakitzeko, bozka egingo da juntakideen artean.