IGEko hileroko bileraren akta – 2024ko otsaila

2024KO OTSAILA . HILABETEKO BATZARRA 

DEITZAILEA 

IGEKO LEHENDAKARIA /ZELAI OTXOA

LEKUA 

IKASTOLA ABENDAÑO. HAUR HEZKUNTZA PSIKOMOTIZITATE GELA

GAIA

IGEKO HILABETEKO BILERA

DATA 

ORDUA 17:00

 

ASISTENTES/AZALDUTAKOAK

1.

Zelai Ochoa /Lehendakaria

2. 

Marta López /Idazkaria

3.

Hebe Gonzalez Lasa

4.

Nico Gutierrez

5. 

Maider Belloso

6.

Cristina (Jai batzordea)

7.

Susana Bustamante

8.

Nahia Hualde Iparraguirre 

 

2024KO OTSAILA . HILABETEKO BATZARRA 

GAI ORDENA

GAI ZERRENDA 

  • Izendapen berriak 
  • Korrika. Kilometroa eta jaia 
  • EMAIZE (dirulaguntza eskatu da + datak) – Ikastolako jaia: data 
  • Txago jaia: elkarlana 
  • Eskolaz kanpoko ekintzen eta begiraleen luzapena 
  • IGEko gela txukuntzeko auzolana – IDOTANIKO banaketa 
  • Batzordeekin egindako bilerak: juntako funtzionamendu berria + batzorde batzuk indartzearen beharra (eskolaz kanpokoen erreleboa) 

 

Izendapen berriak eta IGEaren funtzionamendu aldaketa. 

Izendapen berriak ofizialak egiteko asanblada konbokatu behar da. Beraz, hurrengo bilera IGEko asanblada izango da. 

Koordinazioa hobetzeko asmoarekin IGEko antolakuntza aldatuko da. Batzorde bakoitzetik bokal bat sartzea proposatzen da. Helburua da lan talde bakoitzak egiten duen lana ezagutzea eta gure artean komunikazioa hobetzea. Bide batez erabakiak hartzeko prozesuak arintzea dugu helburu. 

IGEko kideak aldatzeaz gain estatutoak aldatu behar direnez hurrengo asanbladan horren aldaketa ere egingo dugu. 

Lehendakari eta lehendakari orde berriek bilerak izan dituzte batzodekide ezberdinekin eta IGEko beharrak detektatzen saiatu dira. Aldaketa batzuk eman dira: 

– Formazioa. Datorren ikasturtean martxan jarriko da. Formakuntza eta guraso eskola batzorde bat izango da. 

– Jolas txokoak. Batzorde hau indartu da. Martxoan lanean hasiko dira. 

– Txilin-txalanak batzordea, euskara batzordean sartuko da. 

 

– Korrika. Kilometroa eta jaia 

KORRIKAko ikastolako kilometroa Unamuno Institutoarekin batera erosiko da. Ikastola berak ezin du ordaindu, beraz Unamuno eta Ikastolako IGE-ek ordainduko dute. 

Proposamenak: HH eta LHn kutxak jarriko dira kilometroa ordaintzeko. Ikastolak kutxa zaintzeko ardura izango du. Dirua familia eta irakasleen artean bilduko da.

Korrikaren egunean festa bat antolatzeko eskaera egin da ikastolan (LHn). Baimen ematen badigute, jaia aurrera eramango da. Bertan dirua batzen jarriatuko da. 

Dirua lortzeko hirugarren bidea izango da bizkotxoen salmenta (familiek bolondres egindako bizkotxoak salduko dira). 

Jai honetan: HHtik LHra joateko kalegira egingo da. LHn egongo da aurpegi margoketa, zuhaitz landaketa, bizkotxo eta tortilla salmenta eta dantza plaza. 

 

– EMAIZE (dirulaguntza eskatu da + datak) 

Familien formazioaren data izango da martxoaren 12an 17etatik 19ak arte. Adi!! Formazioa 2 ordukoa izango da. 

EMAIZEkoa ordaintzeko berdintasunerako dirulaguntza batean aurkeztu gara. Erantzunaren zain gaude. 

 

– Ikastolako jaia: data 

Ekainaren 14an egitea proposatzen da. 

Ikastolan edozein festa antolatzeko eta lekua eskatzeko udaletxearen instantzia bat bete behar da eta “erantzunkizineko adierazpen” bat bete behar da. 

Hau gutxienez 20 egun lehenago eskatu behar da. 

 

– Txago jaia: elkarlana 

Martxoaren 9an Txago-ko festa izango da. Abendañoko IGEak parte hartuko du. Jaia ikastolan (LHn) hasiko da, eta goizean zehar jarduera desberdinak antolatuko dira ikastolan bertan. Jai batzordeak honen ardura hartu du baina familien laguntza behar da ekintza desberdinak aurrera eramateko. 

Ikastolan tailerrak goizean egongo dira, eta gero jaia BIZAN, Luis Doradora eta San Andres gizartetxeko ondoko plazara abiatuko da, kalegiran. Bertan ekintza gehiago izango dira egun osoan zehar. Informazioa bidaliko da. 

 

– Eskolaz kanpoko ekintzen eta begiraleen kontratuaren luzapena 

Laurari eskatuko zaio Denon Eskolakoei galdetzeko ekonomikoki ia zer suposatzen duen. 

Honekin lotuta, Goizeko ludotekako kontratuak direla eta, eta hau eta beste zalantzak argitzearren DENON ESKOLA-koekin elkartuko gara zalantzak argitzeko. 

– IGEko gela txukuntzeko auzolana

Laurarekin hitz egin behar dugu. Ideia izango da espazio hori egokitzea bilera txikiak egin ahal izateko. 

 

– IDOTANIKO banaketa 

Martxoaren 21ean: 17-18tan ikastolan, AMPAKO gelan. Nico (idotaniko) eta beste bi pertsona egon behar dira. 

Martxoaren 22an: 17-18tan ikastolan, AMPAKO gelan. IGEko hiru pertsona egon behar dira. 

 

Galde eta eskeak: 

– Web taldeak galdetegi bat pasatu zuen IGEko kideen datuak antolatzeko. IGEak antolatzen dituen jardueretan izena ematean helbide elektroniko ezberdinak erabiltzen direnez arazoak sortzen dira. Hemendik aurrera ikastolako helbide elektroniko erabiltzea proposatzen dute: 1.abizena.2.abizena@abendanoikastola.com. Baina orain sortu den informazio korapiloa konpontzeko galdetegi bat bidali dute datuak bateratzeko.IGEko kideen artean %72ak bete du, beraz berriz bidaliko da guztion datuak antolatu ahal izateko. Bete ez duten familiei betetzeko eskatzen zaie.