IGEko hileroko bileraren akta – 2024ko urtarrila

DEITZAILEA

Zelai Otxoa / Presidenta AMPA Malizhaeza

 

TOKIA

IKASTOLA ABENDAÑO 

Musika gela

 

GAIA

IGEko HILEROKO BILERA

 

EGUNA

2024ko urtarrilaren 29a

ORDUA:

17:00

 

ASISTENTES

1.

Zelai Ochoa /Lehendakaria

2.

Marta López /Idazkaria

3.

Hebe Gonzalez Lasa

4.

Zaida Pescador

5.

Estela Heras López de Eguino

6.

Ismael Pereda

7.

Estrella Pérez

8.

Idoia

9.

Nahia Hualde Iparraguirre

  • Juntako  kide berriak eta IGEaren barruko antolakuntza hobetzeko proposamena. 

Juntako kide berrien aurkezpena: 

Lehendakaria: Zelai Otxoa aterako da eta  Maider Bellosos Oreja, 52444740-W NAN-a duena, sartuko da. 

Lehendakari-ordea: Unai aterako da eta Hebe Gonzalez Lasa, 72754443-S,  sartuko da.

Diruzaina: Yolanda aterako da eta Estela Heras López de Eguino, 72732984-S,  sartuko da. 

Web batzordetik Nahia Hualde Iparragirre sartuko da, 30676816-Z NAN-a duena.  

Juntaren egitura aldatzeko proposamena egiten da, batzordeak juntan errepresentazioa izan dezaten. Estatutuak aldatu beharko direnez, hurrengo hilabetera arteko epea erabiliko

dugu batzorde ezberdinekin hitz egin eta proposamen berria helarazteko. Horrela, estatutuetan aldaketarik egin behar bada, aldaketa guztiak momentu berean egingo dira.

  • Jaiak. Begiraleen kontratua luzatzeko proposamena ikastolako jaian egon daitezen.

JAIAK BATZORDEA: Galdetu dute ea posible litzatekeen monitoreen kontratuak luzatzea ikastolako jaialdian lan egin dezaten. Administrariari galdera luzatu zaio eta esan du zehatzago  definitu behar dela: Noiz arte luzatu beharko liratekeen kontratuak, zenbat monitore beharko liratekeen, zein soldata eta funtzio izango lituzketen egun horretan.

o Jaialdiaren data oraingoz ez da zehaztu.

o Komentatu da eskolaz kanpoko ekintzak maiatzaren 31an bukatzen direla, jaialdia aurreko urteetan kurtsoa amaitu aurreko ostiralean egin izan dela (aurten ekainak 14 litzateke egun hori), eta jardunaldi trinkoarekin hasi aurreko azken eguna ekainaren 7a dela. Data horiek, eta data bakoitzak suposatzen dituen ordutegi eta antolaketa baldintzak kontuan hartuta, erabakiko da jaialdiaren data, zuzendaritzarekin koordinatuta.

  • Ikastolako helbide elektronikoaren erabilera AMPAko jarduera guztietan izena emateko.

WEB BATZORDEA: IGEko ordainketak egiteko aplikazio bat sortu da. Aplikazio horren kudeaketarako oso garrantzitsua da erabiltzaile bakoitza identifikatzea. Horretarako baliagarriena ikastolako email korporatiboa erabiltzea dela ondorioztatu da. Orain, web batzordeak, erabiltzaileak identifikatuta ditu, baino erabiltzaile bakoitzaren email korporatiboa zein den jakin behar du. Horretarako ikastolako zuzendaritzari galdetu zaio ea “familien abizenak – emaila” lotzen dituen datu basea helarazi diezaguketen. Departamentu juridikoaren kontsultatuko dute, datuen babeserako araudiak informazio hori ematera baimentzen ote dituen argitzeko. Aukera hau posible ez bada, familia bakoitzari eskatu beharko zaio identifikatu dezatela zein den bakoitzaren email korporatiboa.

  • Eskolaz kanpokoekintzak. Batzorde honen indartze beharra.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN BATZORDEA: Erreleboa behar dute. IGEtik eskatu zaie egin dezatela batzordearen parte izateak suposatzen duen lanaren zerrenda zehatz bat, eta bilatzen den pertsonaren profil bat. Horrela, bilaketa zehatzagoa egin ahal izateko. Komentatu da lan karga handiena martxoa-apirilean izaten dela, eta aurten, maiatzerako jardueren eskaintza aurkeztu nahi dela. Pasa den urtean egondako zenbait gora behera saihesteko, barne antolakuntzari eragiten dioten estrategia  berriak pentsatzen ari dira.

 

GALDE ETA ESKEAK

  • IRAILEKO UDALEKUAK: Zuzendaritzatik helarazi digute 4. eta 6. Mailakoen barnetegiak finantzatzeko dirulaguntza bat dagoela, eta baliteke iraileko udalekuak finantziatzeko ere baliagarria izatea, baina ezingo da bi gauzetarako erabili. Beraz, iraileko udalekuetako batzordea eta ikastolako zuzendaritzaren artean bilera egitea proposatu da gai hau aztertzeko.
  • KAMISETAK: IGEko logoarekin kamiseta eta jertseak egingo ditu IDOTANIKO enpresak.

o Banaketari dagokionez gaizki ulerturen bat egon da. IGEko kide batzuek ulertu zuten banaketa ikastolan egingo zela aurreko aldiren batean bezala, enpresak aldiz, proposatu du banaketa haien lokalean egitea era ordenatuagoan egite aldera. Aurreko batean irakasleen kolaborazioa eskatu zen distribuzioa egiteko, baina oraingoan irakasleak ez inbolukratzea erabaki zen. Komentatu da IDOTANIKOk hasiera batean materiala jasotzeko egun bakar bat proposatu zuela, baina azkenean argitu da hori salmenta kopuruaren araberakoa izango dela, salmenta asko badaude egun gehiago baliatuko direla materiala banatzeko. Azkenean, erabaki da, oraingoz, distribuzioa martxoaren 3.astean egingo dela komunikatuko zaiela familiei, eta aurrerago, salmenta kopuruaren arabera, erabakiko dela ondo nola antolatu banaketa. IGEtik laguntza eskainita malgutasun handiagoa lortu badaiteke, baloratuko dela.

o Materialaren erosketarako otsailaren 9ra arteko epea emango da. Komunikazioa bidali bezain pronto hasiko da epea, eta jendeari 10 egun inguruko epea eman nahi zaio, beraz ahalik eta azkarren bidali behar da komunikazioa.

o IDOTANIKO enpresatik komunikaziorako dokumentua prestatuko da banaketari buruzko informazioa aldatuz (martxoko hirugarren astean egingo dela, eta zehaztasunak aurrerago emango direla).

o Salmenta epea zabalik dagoen bitartean komunikazioa 2-3 egunetik behin berbidaltzea adostu da, familiek epea presente izan dezaten.

  • EUSKARA BATZORDEA – KORRIKA: Korrikaren antolakuntzatik Zelairekin (lehendakaria) harremanetan jarri ziren aurten zein asmo dugun galdetzeko. Informazioa emailez bidaltzeko eskatu zien ampa@abendanogurasoak.com helbidera. Konprobatuko du email hori iritsi ote den. Iritsi bada, euskara batzordeari bidaliko zaio. Guraso elkartea kilometroa erostearen alde dago eta zenbait detaile argitu behar direla erabaki da:

o Kilometroa erosteko prozedura: Kilometroa erosteko prozedura argitu behar Zenbat balio du kilometro batek? Zenbat ordaindu izan da beste urte batzuetan? Erreserbatzen digute urte batetik bestera kilometro bat? Noiz arte dago erreserbatuta? Zein da kilometroa erosteko epea? IGEak proposatu du euskara batzordearen bitartez Korrikaren Arabako delegazioarekin harremanetan jartzea zalantza hauek argitzeko (aurtengo edizioa antolatzeko eta baita hurrengo urte batzuetan prozedura argiago izan dezagun). KORRIKA ARABA – Arana kalea 30, behea, 01002 GASTEIZ, 946 464 000 araba@korrika.eus

o Aurreko edizioan Unamuno institutuarekin batera erosi zen kilometroa, eta Abendañori dagokion partea IGEak finantziatu zuen, ikastolak horretara bideratzeko dirurik ez zeukalako. Aurten, korrikaren aldetik informazioa dugunean, erabaki beharko litzateke berriz ere Unamunorekin batera erosiko den, eta zuzendaritzari galdetu beharko zaio ea aurten baduten parte hartzeko dirurik.

o Korrika eguneko jaia: Euskara batzordetik proposatu da korrikaren egunean ikastolan jardueraren bat antolatzea, jaialdi txiki baten modukoa. Interesgarria dela irizten da, eta gaurko bileran erabaki da euskara batzordea, jaien batzordea eta ikastolako zuzendaritza harremanetan jarri beharko liratekeela egin nahi denaren nondik norakoak zehazteko.

o Aurreko edizioan kutxa bat jarri zen ikastolan familiek diru ekarpenak egin zitzaten, eta kontu korronte zenbaki bat ere baliatu zen. Aurten ere dinamika berdinarekin jarraitzea proposatu eta onartu da.

  • IGEko junta eta ikastolako zuzendaritzaren arteko bilerak maizago egitea erabaki da, bien arteko komunikazioa hobetze aldera. Bilera hauek hilabete honetan jarri dira martxan.
  • IGEko administrariaren zereginei dagozkien zenbait detaile argitu behar dira. Proposatu da junta berria osatzen denean, administrariarekin bilera bat egitea gai hau tratatzeko.