IGEko hileroko bileraren akta – 2023ko azaroa

CONVOCANTE

Zelai Otxoa / Presidenta AMPA Malizhaeza

 

LUGAR

IKASTOLA ABENDAÑO 

Aula 4. Bko gelan

 

ASUNTO

REUNIÓN ORDINARIA ANUAL AMPA MALIZHAEZA

 

DIA

2023ko azaroaren 18ean

HORARIO:

17:00

 

ASISTENTES

1.- Zelai Ochoa /Lehendakaria
2.- Xabier Gabiña
3.- Yolanda Saez /Diruzaina
4.- Zaida Pescador
5.- Haizea LLama
6- Ismael Pereda
7- Nicolas Gutierrez
8- Nuria Plágaro
9- Nahia Hualde Iparraguirre
10- Marta López/Idazkaria

 

   GAI ZERRENDA

  •  IGEko bazkide berriak.
  • Ikastolako arropa.
  • IGEko lehendakaria eta diruzaina ordezkatu. Beste batzordeetako kideak eta erreleboa. 
  • AMPA gela eta zuloaren antolakuntza.

 

GAI ORDENA

  • IGEko bazkide berriak.

Guztira 284 familia gara IGEko bazkideak. 

  • Ikastolako arropa.

Ikastola Abendañoko logoa berriztu dugu. Proposaman oso egokia iruditu zaigu, baina kamisetak egiteko moldaketa bat eskatu beharko genioke, eskutu forma emateko. Moldaketa hau beharko genuke urtarrilerako. 

Kamisetak egingo dira urtarriletik aurrera, hurrengo epeetan: aste bat, web prestakuntzarako, beste aste bat eskaerak egiteko, kamisetak egiteko 4 aste eta beste aste bat kamiseten banaketa egiteko. 

  • IGEko lehendakaria eta diruzaina ordezkatu. Beste batzordeetako kideak eta erreleboa.

 IGEko hainbat kidek utziko dute: 

    • Diruzaina.
    • Lehendakaria

Erreleboa ezinbestekoa da IGEko lanarekin jarraitu ahal izateko. 

 

Zuzendaritzakoekin bilera bat egitea eskatuko da. Zuzendaritza eta IGEaren  arteko harremana zaindu behar da. Komunikazioa eta harremanak hobetu behar dira eta suertatu diren hainbat gatazka jorratzeko. 

 

  • AMPA gela eta zuloaren antolakuntza.

Espazioa berrantolatuko da, apalak markatuko dira batzordeei lekua emateko. Kutxa bakoitzean dagoena markatzeko pegatinak erosiko dira.

Apalen egoera aldatuko da, eskolaz kanpoko materiala atetik gertuago jartzeko. Artxibadoreak dauden armairua hustuko da eta suntsitu egin behar da.

Urtarrilaren 12an, 15: 30etik aurrera, gune hau hustu eta berrantolatzeko elkartuko gara.

 

GALDE-ESKEAK

  • Ikastolako espazioen erabilera.

Astearteetan eskolaz kanpoko saskibaloia izaten da. Familiek kalean itxaron behar dute seme-alabak jardueratik atera arte. Aldi berean, astearteetan, 19: 00etatik aurrera, heldu talde baten futbola dago. Pertsona horiek 18: 45ean hasten dira iristen, talde horiek giltza propioa dute, eta atea irekita uzten dute, sartzen diren bitartean. Familiek tratu-desberdintasuna ikusten dute antolakuntza honetan.

  • Administrariaren eta koordinatzailearen zereginak berrikustea planteatzen da.

Goizeko ludotekako lehenengo diru-sorta pasatu behar da, baina horren ardura hartu duten familiek beraien lan propioa daukate eta horrek garazi bidaltzea baldintzatzen du. Ikastolan egunero ordu batzuk ematen duen administratibo bat izanda berak  asistentzia-zerrendak erregistratzeko esango zaio. 

Bide batez eta horrekin lotuta, beharrezkoa ikusten da berrikustea administratiboa eta koordinatzailearen eginbeharrak.