CONVOCANTE |
Zelai Otxoa / Presidenta AMPA Malizhaeza |
||||||
LUGAR |
IKASTOLA ABENDAÑO |
Aula 4. Bko gelan |
|||||
ASUNTO |
REUNIÓN ORDINARIA ANUAL AMPA MALIZHAEZA |
||||||
DIA |
5 de octubre 2023 2023ko urriaren 5ean |
HORARIO: |
17:00 |
||||
ASISTENTES |
|||||||
1.- | Zelai Ochoa /Lehendakaria | ||||||
2.- | Carlos Sanchez Orive | ||||||
3.- | Xabier Gabiña | ||||||
4.- | Zaida Pescador | ||||||
5.- | Sonia / Ludoteca | ||||||
6- | Susana Bustamante | ||||||
7- | Dani Landa | ||||||
8- | Ismael Pereda | ||||||
9- | Amaia Alonso | ||||||
10- | Elisabet Rodriguez | ||||||
11- | Elena Jimenez | ||||||
12- | Iñaki Maestro | ||||||
13- | Idoia Polo | ||||||
14- | Patricia Larrea | ||||||
15- | Clara Etxebarria | ||||||
16- | Idoia Aguilar | ||||||
17- | Amaia Sobaco | ||||||
18- |
Rakel Borrega |
||||||
19- |
Hebe Gonzalez |
||||||
GAI ZERRENDA
|
GAI ORDENA
- Ikasleentzako heziketa afektibo-sexualari buruzko tailerrak (EMAIZE). IGEak finantzaketari buruzko erabakia hartzea.
Guraso Elkarteak EMAIZEk Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan emango dituen hezkuntza afektibo-sexualeko tailerrak finantzatzea erabaki du.
Komunikazioak aurreko ikasturtean baino hobea izan behar du.
Guraso-elkarteak idatzi bat egitea proposatzen da, informazioa emanez, guraso-elkartearen logotipoarekin, eta jarduera hori guraso-elkarteak finantzatzen duela argi gera dadin.
Familiok nahiago dugu EMAIZEko (hezkuntza afektibo-sexuala) familientzako prestakuntza ordubeteko bi saiotan egitea. Lehenengo saioan, zer tratatu behar den jakiteko, eta bigarrenean, behin tailerrak bukatu direla. Saioak zehazten direnean, informazioak argi egon behar du: data, ordua, iraupena…
Guraso-elkarteari buruzko informazioa hobeto komunikatu behar da, eta ikasturte osoan utzi, jendeak une oro jakin dezan zein jarduera antolatzen dituen eta IGEak finantzatzen dituen.
- IGEaren ordenagailua konpontzea.
IGEaren bi ordenagailuetako bat ez dabil. Garai batzuetan, administraria eta kirol-koordinatzailea aldi berean ari dira lanean. Oraingoz konpontzen saiatuko gara, eta ezin badugu, ordenagailu eramangarri bat erosiko dugu (koordinatzaileari galdetuko diogu).
- PATIO 23-24 proiektua. Eusko Jaurlaritzaren 2023ko dirulaguntza.
23-24 ikasturterako aurreikusitako esku-hartzeak azaltzen dira; horien artean, tipien eremuan oreka-eremu bat jartzea dago. Bileran onartu da bertara aurkeztea.
- Ordutegia aldatzeko proposamena.
Gai konplexua da, eta ondoren familia guztiek bozkatu behar dute. OOGra eraman daitekeen gaia da.
- Iazko gimnasia erritmikako taldeak ikastolako instalazioak ostiraletan erabiltzeko baimena.
Zuzendaritzak baimena eman du ekipo horrek espazioa erabil dezan.
Beharrezkoa ikusten da ikastolarekiko komunikazioa hobetzea.
Beharrezkoa da irizpideak bateratzea: jarduera-mota, adina, ordutegia, hizkuntza…
Eskolaz kanpoko batzordea zuzendaritzarekin bilduko da.
- Dirulaguntzen kudeaketa hobetzeko proposamena.
Edozein dirulaguntza eskatzen bada, diruzainari jakinarazi behar zaio nork eskatu duen, datak, zenbatekoa eta, egonez gero, sarrera-aurreikuspena.
Komunikazioa hobetzeko eta dokumentuak partekatu ahal izateko, posta elektronikoko direzio batzuk sortu dira batzarkideentzat.
- Hurrengo data garrantzitsuak:
IGEaren bazkideak egiteko kanpaina: Azaroaren 8an hasiko da eta 3 aste iraungo du. Kuota 40 €-tan mantenduko da.
IGEaren hurrengo bilerak: azaroak 7, abenduak 12, asteartea.
- Batzordeak.
Guraso-elkartetik bidaltzen den komunikazioa hobetu behar da. Komunikazio-kanpaina hobeto prestatzea eta bazkideen kanpaina hobeto prestatzea proposatzen da.
Komunikazio-batzordeak (wasap) mota guztietako pertsonak dituela ziurtatu behar da.
Honako batzorde hauetan parte hartu nahi duten pertsonak behar dira, batzorde horiek aurrera eramaten dituzten pertsonek utzi egiten baitute:
Jai Batzordea. Prestatuko duen azken gauza olentzeroaren jaia izango da.
Eskolaz kanpoko batzordea.
Guraso-eskolak. Errelebo faltagatik desagertu da.
Diruzaina.
- 19: 00etan bilera bukatu da.