Eskolaz kanpoko jarduerak etenda, beste abisu bat eman arte

Kaixo familiak:

2020ko azaroaren 6an, Eusko Jaurlaritzaren dekretua argitaratu ostean, Arabako Foru Aldundiak komunikatu bat bidali zuen, eskola-kiroleko jarduera guztiak bertan behera geratzen direla jakinarazteko. Beraz, hasi berri diren eskolaz kanpoko kirol-jarduerak aldi baterako eten behar ditugu.

Oso erabaki gogorra da. Ahalegin, dedikazio eta energia handia jarri bait dugu eskatutako segurtasun-neurri guztiak bete daitezen eta gure seme-alabentzat hain beharrezkoa den jarduera fisikorako espazio bat eskaini ahal izateko.

Etenaldia amaitzen denean eskolaz kanpoko jarduerekin jarraitzeko abisatuko zaituztegu.