2021/22 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Kaixo familiak,

Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen egitasmoa aurreratzen dizuegu. Eskeintza egoeraren arabera moldatuko da, hórrela izanda, kultur iharduera batzuk eta kirol iharduerak Lehen Hezkuntzan eskeiniko dira, Haur Hezkuntzan oraingoz Hezkuntza sailak gomendatzen duen bezala ez da eskeintzarik prestatu oraingoz, irailan berrazterketa egingo delarik eta beharbada eskeintza atera.

Aurten bezala, protokoloak, burbuilak eta ikastolak hartutako neurri guztiak jarraituko dira ekintzetan ere.

KIROL IHARDUERAK

LH1 eta LH2 (astelehenetan 17:00etatik 18:00etara eta asteazkenetan 15:00etatik 16:00etara): oinarrizko gaitasun motorrak landuko dira eta jokoen bidez kirol desberdinen hastapena egingo da. Eta igeriketa 10 saio egingo dira San Andresen.

LH3 eta LH4 (asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara): kirol desberdinak landuko dira: saskibaloia, hockey, erraketa kirolak, futbol, gimnasia erritmikoa, volleyball, kirol alternatiboak…. Eta igeriketa 10 saio egingo dira San Andresen.

LH5 eta LH6 ( astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara): 2 aukera egongo dira:

Kirol artistikoak: gimnasia erritmikoa, dantza, zirkua, irristaketa artistikoa eta acrosport egingo dira.

Pilota kirolak: saskibaloia, volleyball, erraketa kirolak, irristaketa + hockey eta futbol a.

KULTUR IHARDUERAK

Eskainiko dira zeramika, marrazketa, eskulanak… erabilgarri dauden gelen arabera, protokoloak eta aforoak errespetatuz.

Irailean berrikusi eta zehaztuko dugu eskaintza osoa. Ordurarte , ondo pasa udan!