2020/21 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK (II)

Familia estimatuak, batez ere barkamena eskatu nahi dizuegu eskolaz kanpoko eskaintza aurten atzeratu delako, baina eskuak eta oinak lotuta egon gara hezkuntzaren eta aldundiaren norabideengatik eta haien epe eta araudiengatik.

Beste urteetan bezala, 2020/21 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren eskaintza aurkezten dizuegu, erabateko egokitzapena eginda egungo egoera dela-eta. Argi daukagu gure lehentasuna uneoro osasun- eta segurtasun-bermeei eustea dela.

Gure seme-alabei zuzendutako proposamena da, eskolaz kanpoko ordutegian eta ikastetxean garatua. Eurentzat beharrezkoak diren jarduerak modu seguruan eta kontrolatuan egitea da aurtengo nahia.

Eskaintza hori guraso talde batek egin du (Malizhaeza guraso-elkarteko eskolaz kanpoko batzordea), neurri batean gure hezkuntza-komunitateak dituen beharrei erantzun ahal izateko.

INFORMAZIO OROKORRA

  1. Aurten Azaroaren 2an hasiko dira eskolaz kanpoko ekintzak
  2. Inskripzio guztiak haurraren legezko tutoreen baimenarekin egiten dira.
  3. Eguerdiko jarduerak ez dira eskaintzen Hezkuntzaren debekuaren ondorioz.
  4. Haur-hezkuntzarako, debeku bera dela eta, ezin izango da jarduerarik eskaini.
  5. Inskripzioa internetez egitean, egindako inskripzioaren datuak jasotzen dituen e-posta bat bidaliko da automatikoki, horregatik, helbide elektronikoa behar bezala inskribatu behar dugu. Familia bakoitzak ziurtatu behar du berrespen-mezua iritsi zaiola; izan ere, aurten, beste batzuetan ez bezala, eta datuak babesteko legearen harira, ez dira argitaratuko onartuen zerrendak.
  6. Ekintzak gelako burbuilak errespetatuz egingo dira. Gela bakoitzeko izen-emate kopuruaren arabera taldearen kudeaketa ahalbidetzea baloratuko da.
  7. Sarrera eta irteera protokoloa landu eta ezagutu araziko da guraso guztiei

 

SALNEURRIAK ETA ORDAINKETA

  • Jarduerako SALNEURRIA BAKARRA da, 80€ AMPAko bazkideak eta 130€ bazkide ez direnak. Ordainketa BI epetan egiten da, familiei ordainketa errazteko. Ordainketak AMPAri helarazten zaion kontu korrontea erabiliz egingo dira: lehenengo ordainketa azaroan eta bigarrena otsailean. Hala ere jardueren ordainketa gertatuko da jarduerak aurrera eraman ahal badira, tokatu zaigun egoera kontutan hartuta.
  • Behin hasita jardueraldia, jarduera bateko baja boluntarioa eskatzeak ikasturteko kuotako ordainagiritako ordainketa mantentzen du.

KONTAKTUA

Edozein kontsulta egiteko:

extraescolares@abendanogurasoak.com

kirolak@abendanogurasoak.com

Cartel entrada extraescolares