2018/19 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Kaixo familiak, urtero bezala, 2018/19 ikasturterako, Eskolaz Kanpoko Jardueren Eskaintza aurkezten dizuegu.

Gure seme-alabei zuzendutako proposamena da, eskolaz kanpoko ordutegian eta ikastolan bertan (edo kirol instalazio hurbiletan) garatuta. Asmoa da gure seme-alabek haien gustuko kulturala eta kirol jarduerak ezagut ditzatela; errendimendurik eta hobekuntzarik gabe, jakina.

Eskaintza, guraso talde batek (Malizhaeza guraso elkartearen Eskolaz Kanpoko jardueren Komisioa) eta kirol teknikek landu dute. Hauen asmoa da, nolabait, gure Heziketa-Komunitatean zentzu zabalean – ikastola, irakasle, guraso, eta semealaba – dauden beharrei erantzuna ematea, ahal dugun neurrian.

Har ezazue ESKAINTZA HAU maitasunez, pentsa ezazue guztiona dela eta zuen ekarpen eta kolaborazioren zain gaudela. Azken finean, guztiok gara gure seme-alaben heziketa-bidaiaren arduradunak.

Halaber, gure ikastolak bere heziketa-helburua bete dezan nahi badugu, beharrezkoa da gure umeek eskolan pasatzen duten ordu kopurua mugatzea. Begirunez jokatu gure seme-alabekin eta, mesedez, EZ ERABILI EGUN BEREAN ondoko zerbitzuetatik bi baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.

INFORMAZIO OROKORRA

  • Izen emate guztiak haurren tutore legalaren babesean egiten dira.
  • Eguerdiko jarduerak Jantokiko Zerbitzuen erabiltzaile guztiontzat irekita daude, 2015eko OMRen bileran hartutako akordioen arabera. Hala ere, izen-ematea baldintzatuta dago Jantokian lekua izatea.
  • Interneten bidez izen ematea egiterakoan bakoitzaren helbide elektronikoan automatikoki email bat jasoko da izen ematean egindako datuekin. Beraz oso garrantzitsua da idaztea posta elektronikoa zuzen eta jarduera bakoitzarekin izen emate BAT egitea.
  • Taldeek, jarduera eta instalazioaren arabera leku mugatuta (gutxi edo gehienezko lekuak) daukate eta horrela izanda:
    • Eskari gutxi duten taldeak bertan behera geratuko dira.
    • Izen emate kopuru handien gainditzen duten taldeak lan egingo dugu eskari horretaz ardura ahal izateko. Hura zabaltzeko aukera balioetsiko da (kontuan izanda lekua eta begilareen beharra), behartzen da lehendabiziko bilerara jotea, jardueraren arabera adostuko da nola banandu lekuak eta azken aukera izando da zozketa bat egitea.
  • Lehen Hezkuntzako jardueretan gure seme-alaben asistentzia-erantzukizuna gurasook daukazue eta begiraleek asistentziaren kontrola.
    • Gurasook ziurtatu beharko dugu gure seme-alabak joan daitezela jarduerara (esandako egun, orduan eta lekura).
    • Begiraleek jarduera emango dute, asistentzia kontrolatuko dute eta gure seme-alaben faltaz galdetuko dute, jardueraren egunean.
  • Jardueren ordutegia orduarekin lotuta dagoenez gerta daiteke bi jardueren bukarea une berean izatea. Kasu honetan uste dugu beste guraso batzuen laguntzarekin egoera bideratzen dela edo zuzenean begiralearekin hitz egin daitekela haurra hartzeko pixka bat lehenago.

SALNEURRIAK ETA ORDAINKETA

  • Ikasturte honetarako salneurriak mantendu egin dira.
  • Izen emateko epeak ekainera aurreratzea behartzen gaitu zuzen jokatzen. Horrela izen emate jasotakoak eta talde osatzea hobeto kudeatuko dira (adb: begiraleen kontratazioa, lekuak eta materiala prestatzea, ea.)
  • Jarduerako SALNEURRIA BAKARRA da baina ordainketa HIRU epetan egiten da: Lehenengo ordainketa ekainean 20,00€koa da, – EZ DA ITZULTZEN, jarduerak kudeatzeagatik-, bigarrena azaroan eta hirugarrena otsailean.
  • Behin hasita jardueraldia, jarduera bateko baja boluntarioa eskatzeak ikasturteko kuotako ordainagiritako ordainketa mantentzen du.

IRAILEAN IZEN EMATE EPEA

Lekua dagoen taldeetan, irailan izen emateko bigarren epea irekiko da. Azken eskolako astean informazio zehatzago emango dugu.

ESKAINTZA

IZEN EMATEAK: Noiz eta nola

Ekainak 8a, izen emateko epea irekiko da WEBGUNEAREN BITARTEZ helbide honetan www.abendanogurasoak.com, eta ekainak 17a, barne, itxiko da.
IZEN EMATEA WEBGUNEAREN BITARTEZ EGITEKO ESKATZEN DIZUEGU, GURE LANA ERREZTEKO.

Edozein kontsultarik edo iradokizunarik egiteko:

Ekainaren 20an, argitaratuko da:

  • AMPAko web orrian eta Ikastoletako erakustokietan, talde eta jarduerak osatuta eta suspendituta.
  • AMPAko web orrian Izen Emateen zerrendak, jaiotako urteaz, izena eta jarduera. (Izen-ematea egiaztatzeko zerrenda egiaztatzea).

BEHARBADA, IDAZKI HAU APUR BAT LUZEA IZAN DA BAINA GURE ERRONKA HEZIKETA-KOMUNITATE GUZTIAREN INPLIKAZIOA LORTZEA. ESKERRIK ASKO.