Eskolaz kanpoko ekintzetako plaza libreetan izena emateko epea zabalik (urtarrilaren 8ra arte).

Kaixo familiak,
 
Eskolaz kanpoko ekintzetan geratzen diren plaza libreak hartzeko aukera dago. Ekintzan parte hartu daiteke urtarriletik aurrera eta kuota urte osokoa izango da IGEko azken bileran adostu bezala. Izena emateko epea urtarrilaren 8an amaitzen da.