ABENDATOKI: Azken berriak familientzat

Datorren egunetik aurrera, Naiarak (gure artista laguntzaile) proposatutako dinamika baten bidez, Abendaño ikastolako ikasleek jolastokia nola ikusten duten kontatuko digute.

Horretarako, Naiarak emozioetatik lantzea proposatzen du eta bost esaldi hauek ondorengo bost koloretako tantoekin lotu beharko dira:

  • Gustuko dudan lekua. HORIA
  • Hobetzeko lekua. MOREA
  • Hemen denbora gehiago egon nahi dut. LARANJA
  • Gustuko ez dudan lekua. URDINA
  • Oroimen ona dakarkit. MARROIA

Dinamikari jarraituz, ikasleek koloretako tantoak jolastokiko leku desberdinetan kokatu beharko dituzte. Horiekin jolastokiko kolorez osatutako MAPA EMOZIONALA izango dugu eta geletan hausnarketa lana egiteko erabiliko da.

Horrek gure arreta behar duten lekuak identifikatzera eta leku horiek hobetzeko gure esku-hartzea zein izan behar den jakitera lagunduko digu.

Diagnostiko fase honetan, familia mailan ere parte hatzea interesgarria izango litzateke: jolastokiko leku desberdinetaz, bere erabileraz, ohituraz eta horien zergaitiaz hausnartuz. Horretarako Naiarak bi proposamen egiten digu; “Inside Out” pelikula eta “Emoziotegia” liburua. Azken finean, ABENDATOKI ere gure proiektua da.

Fase hau bukatu eta gero, Naiarak jolastokia hobetzeko proposamen guztiak jasoko ditu. Ikasleek esandakoa kontuan hartuta eta bostgarren mailakoekin batera artistak burutuko dena diseinatuko du. Azkenik, auzolan batean, hau da, familietatik ateratako boluntarioz osatutako talde batekin errealitate bihurtuko dugu.

Fase guztietan ikasleen arteko komunikazioa oso garrantzitsua denez, ikasle batzorde bat martxan jartzen ari da. Gela bakoitzeko ordezkariak ikaskide guztien ahotsa izango dira eta horrek proiektu honen partaideak izatea ahalbidetuko du.

Eta parte hartu nahi baduzue zuek ere, postakutxa berde bat jarri dugu Infotxokoaren azpian zuen emozio familiarrak jasotzeko. Eta Adi egon gure webgunera https://www.abendanogurasoak.com

Zein da patioan gustuko duzun lekua?
Nola sentitzen zara bertan?
 
Zein da gustuko ez duzun lekua?
Nola sentitzen zara bertan?