Abendatoki aurrera doa. Jolastokia behatzen

Patioko Mapa emozionalarekin, orain, atera diren emozioak landu behar ditugu eta gure lagunen azalean jarriko gara. Ez zaigu gustatzen besteen iritziak ikustea?

 

Naiarak bi proposamen landu ditu:

  1. Umeen aisialdian inoiz ez dauden jolastokiaren leku bat aukeratu. Nor ari da hor jolasten? Zapatila, sudadera edo beste batengandik zerbait hartu eta bere dinamikan sartu, bere beharrak eta sentimenduak aztertuz eta bere rutina aldatuz.
  2. Patioko gometxak, hau da sentimenduak, agertu ez diren leku hori markatu eta guztiak barrura sartu. Material dezberdinekin  planteamendu desberdinak egin bertan: etzanda txoritxoak entzutea, kartoizko kutxekin eraikitzea,….…

Guk geuk, Abendatoki batzordetik, zuek guztiak proiektu honetan parte hartzeko nahian beste proposamen bat botatzen dizuegu: enpatiari buruzko artikulo bat eta 6 film labur, RZ100arte webetik ateratakoak. Material honekin hau guztiari buruz familian hitz egiteko aukera izango duzue.

Zuen seme-alabekin partekatzeko baliagarria izatea espero dugu.