ABENDATOKI Batzordea

AMPAko, Abendatoki Batzordetik bi asmoekin bidaltzen dizuegu gutun hau.

    • Lehena, Abendatoki proiektuari buruz berriak zabaltzeko,
    • Bigarrena, zuen laguntza eskatzen dizuegu umeekin batera marrazki bat irudimenaz dekoratzeko.

ABENDATOKI parte hartzeko proiektu bat da, kooperatibo eta sortzeko ahalmenarekin. Ilusioz beteta dago. Lehenengo hezkuntzako ikasleak elementu nagusiak izango dira. Patioa hausnartu ondoren emozio mapa bat beteko dute. Ondoren beraien hobetzeko proposamenak sortuko dira.

Proiektuaren hasieratik Naiara Palacios dago gurekin. Bere eskarmentuarekin hezkuntza arloan eta Kreatibitatearekin lagunduko digu. TIPI taldea izan da Abendatoki proiektua lantzeko eman digun aukera eta gure laguntzailea.

Momentu batzuetan zuen laguntza ezinbestekoa izango da, bai zuen ilusioarekin bai zuen denborarekin. Gure asmoa da guztion artean patio eta eskola hobetzea eta leku atsegina, integratzailea eta lasaia eraikitzea, umeen arteko harremanak aberatsak izan ahal izateko eta eskolan ematen duten denbora kalitatezkoa izateko.

Lehenengo hezkuntzako eraikinean, lliburutegiaren ondoan INFOTXOKOA jarriko dugu. Espazio honetan prozesuari buruzko informazioa argitaratuko dugu.

Proiektua honek lehenengo hezkuntza izango du protagonista, baina guztion laguntza izan dezake. Zuek gabe ez da posible izango: Zuzendaritza, familiak, tutoreak……guztiok parte hartzen ari gara.

Mila esker

Abendatoki batzordea