M8 OSPATZEKO MURAL BAT

ABENDATOKItik proposatzen dizuegu guztion artean M8-“Emakumearen nazioarteko eguna” ospatzeko murala egitea.

Banatzen dizuegun esku hau margotu eta apaindu dezakezue gogoko duzuen eran, ondoren moztu, eta ABENDATOKIko kutxan utzi (lehen hezkuntzako eraikinaren sarrera nagusian eta 3 eta 4 urteko haurren sarreran haur hezkuntzako eraikinean), edo zuen tutoreari emaiozue, martxoaren 6ra arte barne.

Denok batera, ikastolako txoko bat apainduko dugu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
mano