Martxoaren 8a emakumearen nazioarteko eguna

Familia estimatuak!!

Badakizue datorren martxoaren 8a emakumearen nazioarteko eguna izango
dugula, eta Guraso elkarteak agerian utzi eta aldarrikatu nahi du emakumeak gure
gizartean betetzen duen zeregina eta oraindik orain dirauen ezberdintasun egoera,
eta urteetan zehar egin izan diren lorpenak ere.

Horretarako honako jarduera hau proposatu nahi diegu ikasleei:
edozein arrazoirengatik miresten duzun ingurune hurbileko emakume baten
argazkia bidali, eta esaldi labur bat zergatik miresten duzun azalduta. (Ahal dela,
argazkiak erakuts dezala arrazoi hori). Adibidez: “arreba miresten dut oso ondo
marrazten duelako” Eta hura marrazten agertzen duen argazkia bidali.)

Jasotako argazkiak inprimatu eta bi horma-irudietan erakutsiko dira, bata ikastola
handiko eraikineko sarbide batean eta bestea ikastola txikiko frontoian. Argazki
horiek erakusteko ez ezik, bakarrik Gurasoen elkarteko argitalpen batean ere
erabili daitezke. Hau garrantzitsua da kontuan har dezazuen eta argazkietako
pertsonei halaxe ager diezaiezuen.

Argazkiak posta elektronikoz bidal daitezke honako helbidera:
malizhaeza@outlook.es Edo, bestela, ikastola bietan horretarako jarriko diren kutxa
batzuetan utzi ahal izango duzue.

Jarri, mesedez, umearen izena eta adina, parte-hartzaile guztien artean liburu
baten zozketa egingo dugulako. Kutxak erabiliz gero, argazkiaren atzealdean
idatzi.

Otsailaren 23ra arte jasoko dira argazkiak kutxetan eta otsailaren 25era arte posta
elektronikoz.

Animatu itzazu parte har dezaten!!