Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25ean

AMPAk, ABENDATOKI patio-batzordeak eta Abendaño ikastolak bat egiten dugu Emakumeen eta Nesken Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

Izan ere, irainek, mespretxuek, jazarpenak, abusuak eta indarkeriazko beste jokabide batzuek feminizidioa eta adingabeen aurkako indarkeria babesten dituzte.

Datuen arabera, pandemia egoera honetan emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeriak gora egin du.

Horregatik, ikasleak, irakasleak eta familiak animatzen ditugu ZERO TOLERANTZIA izatera indarkeriaren aurrean.

Azaroaren 25ean, asteazkena, pankarta bat zintzilikatuko dugu Ikastolan (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea).

Ikastolara zirkulu moreak eramatera animatzen zaituztegu, edozein material eta tamainatako zirkulu more handi bat egin ahal izateko (tutoreei ematea).

Hemen ere parte har dezakezu:

  • Azaroaren 23an, astelehena, Ikastola Handian egingo dugun pankarta baten sorreran parte hartzea (17:15tan).

  • Guraso-elkarteak hezkidetzari eta feminismoari buruz egiten dituen ekintzetan aktiboki parte hartzea.

  • WhatsAppeko talde bat dago, non Gasteizko hainbat ikastolatako hainbat ampa ari diren lanean, hezkidetzari eta feminismoari buruz.

KONTAKTUA: abendatoki@abendanogurasoak.com

 

Anima zaitez!!