Antzerki komunitario lantegiak

abendatoki aurkezpena

Eta jolasa aldatzen badugu?

Zein sentsazio eragiten dizkigu jolastokiak? Zer irudikatu, amestu edo eraldatu nahi genuke? Zertara jolastu dezakegu elkarrekin? Zein jolas duzu gustokoen?

  • Jolastokia saiakera eta jolaserako eskenatoki gisa.
  • Antzerkia jolas eta sorkuntza lurralde gisa.
  • Jolasa amankomuneko hizkuntza gisa.
  • Jolasten duen komunitatea bizirik dago.

Abendatoki lehen fasean zehar sortutako materialetatik abiatuz eta jolasa eta antzerki dinamikak erabiliz, Abendaño Ikastetxeko haurrak lagunduko ditugu haien sorkuntzak plazaratu eta antzezteko bidean.

Helduok sorkuntza eta saiakera prozesua lagunduko dugu haurren protagonismoa zainduz eta, noski, jolasteko aukerak ere izango ditugu.

Haiekin batera ikuslegoaren parte hartzerako lehioak zabaltzen eta ikasleek komunitateari zuzendu nahi dizkioten galderak prestatuz arituko gara.

Helburuak

  • Elkarbizitza, lankidetza eta Genero berdintasunaren inguruko baloreak zabaltzea.
  • Haurren parte hartze eskubidea gauzatzeko aukera bat eskaintzea.
  • Eskolan landutakoa komunitatera zabaltzea.
  • Ahots guztiei lekua eskeini eta aniztasuna balorean jartzea.
  • Artea eta jolasa tresna pedagogiko bezala eskeintzen dituzten aukerak balioestea.

Noiz: 4 ostiral arratsalde, 17:15tatik 19:15tara (Otsailaren 2 eta 23a; Martxoaren 2 eta 23a).

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Bete ezazu ORRI HAU otsailaren 1ean baino lehen.
  • Tokia: Abendaño Ikastola
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.