FANZINE familia tailerra

Abendatoki proiektua kontatzea ez da erronka erreza. Tailer honetan, gure istorioa ilustratuko dugu eta fanzine baten bitartez aurkeztu. Zatoz gurekin egitera!

Zer egingo dugu?

  • Fanzinearen ezaugarriak eta erabilpenak ezagutu. Ilustratzaileen lanak ikusi.
  • Gure errelatoa sortu eta modu ezberdinetan kontatu (hitza eta irudia)
  • Erretratoa eta autoerretratoa landu
  • Teknika ezberdinetan sakondu: akuarelak, collage, tenpera solidoa, errotulagailuak
  • Metodologia partekatua eta lan kolaboratiboa

DataK: Otsailak 9 eta16 + Apirilak  9 eta16 (17:15-19:15)

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Bete ezazu ORRI HAU otsailaren 7an baino lehen.
  • Tokia: Abendaño Ikastola
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.