Patioko bilera, patioan!
Hurrengo asteartean, urriaren 8an, 17:00etatik 18:00ak arte, ikastola handiko eskaileretan geratuko gara patioko saio irekian parte hartzeko. Zertarako?
- Patioko zonalde ezberdinetan egindako behaketaren emaitza partekatzeko.
- Zuen proposamenak entzuteko.
- Denon artean lehentasunak ezartzeko.
Familiak, irakasleak eta eskolako langileak gonbidatuta gaude. Animatu zaitezte!
Eguraldi ona eginez gero kalean hasiko gara, eta gero 4. B n gelan jarraituko dugu ( beharrak eta proposamenak) .
Eguraldi txarra eginez gero zuzenean 4. B gelara sartuko gara.
Zure ametsa, gure patioa!!