Kaixo!
Aurten ere Ikasleen Familia Elkarteko (IFE) bazkideen kanpaina ireki dugu. Izan zaitez zu ere bazkide! Familia elkarterik gabe ez litzateke horrelakorik egongo: goizeko ludoteka, eskolaz kanpoko jarduerak, ekaineko jolas-txokoak, iraileko udalekuak, patioko hobekuntzak, ikastolako liburutegia eta beste hainbat! Kontsultatu hemen IFEak antolatzen duen guztia.
Halaber, antolatzen diren jardueren antolakuntzan parte hartzera animatzen zaitugu! Denon arteko lana errazago gertatzen da.
Iaz bazkide izan ez bazinen, eman izena botoi hau sakatuta:
Iaz bazkide izan bazinen:
- Ez duzu berriro izena eman beharrik. Bazkidetza berritu egingo dizugu, zure seme-alabak aurten ere ikastolan egonez gero (seme-alaben jaiotze-datarekin kalkulatuko dugu).
- Mezu bat jasoko zenuen berritzearen berri emanez. Begiratu zure postontzian, eta jakinarazi ez baduzu jaso.
- Berritzea bertan behera utzi nahi baduzu, daturen bat aldatu edota posta jaso behar zenuela uste eta jaso ez baduzu, idatzi [email protected] helbidera.