PREMIAZKO: Goizeko Ludoteka

Goizeko Ludotekaren (goizeko zaintza-zerbitzua) arduradun eta gurasoen elkartekideak ardura hori utzi beharra dauka. Zerbitzuak aurrera egin ahal izateko guztiz beharrezkoa da Gurasoen elkarteko norbaitek kargua hartzea.

Honako hauek dira eginbeharrak:

  • Plazak ikasturtearen hasierako izen-emateen arabera planifikatzea.
  • Ludoteka erabiltzen duten guraso berriekin bilera egitea, ludotekaren funtzionamendua azaltzeko.
  • Jantokiko zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin koordinatzea, Goizeko Ludotekako monitoreak kontratatzeko.
  • Beharrezkoa balitz, aurreko urteko kuotak eguneratzea, ludotekara joaten diren pertsonen kopuruaren eta bertan egoten diren monitoreen kopuruaren arabera.
  • Zerrendak eta asistentzia-orriak prestatzea.
  • Asistentziak eta egindako kobrantzak hilero kontrolatzea. Gurasoen elkarteko administraria arduratzen da kobrantzak kudeatzeaz (bidalketak prestatzea, itzulitako ordain-agiriak erreklamatzea, etab.).

Lan hori aurrera eramateko pertsona baten edo batzuen konpromisoa behar dugu. Laguntzeko prest bazaude, bidali mesedez mezu bat honako helbidera: abendanogurasoak@hotmail.com eta jarri bertan zure harremanetarako datuak (izen-abizenak, telefono mugikorraren zenbakia, …).

Mila esker!