2017ko JOLAS TXOKOAK

NOIZ ETA NON?

  • Haur hezkuntza: ikastola txikia 09:30etik 13:30era
  • Lehen hezkuntza: ikastola handia 09:25etik 13:25era
  • Jantoki zerbitzua: 15:00ak arte ikastola bietan
  • Ludoteka: 08:15etik aurrera, sartzeko ordutegi malgua

PERTSONAK

Aurten VISIONA GRUPO enpresarekin arituko gara. Ikastola bakoitzean koordinatzaile bat izango da
eta begirale bat haur hezkuntzako 10 haurreko, eta lehen hezkuntzako kasuan, begirale bat 12 haurreko.
Guztiek aisialdiko begirale titulua dute edota hezkuntzarekin zerikusia duen titulazioa: irakasle-ikasketak,
pedagogia… eta euskaldunak dira.

GAIA ETA JARDUERAK

Aurten aukeratutako gaia “MOTXILA BIDAIARIA “ da. Hartara, udalekuak motxila bidaiari misteriotsu
baten inguruan antolatuko dira eta motxilak sorpresak eta proposamenak ekarriko dizkigu.

Egunero umeek motxila ireki eta bertatik aterako dute herrialde, hiri edo kontinente bateko ume
baten gutuna, horren bitartez umearen historia jakingo dute eta hainbat jarduera proposatuko zaizkie.

Eguna amaitzean, ume guztiei pasaportean zigilu bat jarriko zaie herrialdea ezagutu dutela
frogatzeko. Jolas txokoak bukatzean pasaportea izango da etxera eramango duten oroigarri eder bat.

Umeak adinka taldekatuko dira eta lantegiak egokituko dira adinaren eta taldearen ezaugarrien
arabera.

Askotariko lantegiak, jokoak eta bestelako ekintzak egingo ditugu honako baloreak modu ludikoan
landuz:

  • Norberaren autonomia.
  • Taldearen harremanak indartzea eta errespetu-baloreak sustatzea.
  • Ingurune fisikoa eta soziala ezagutzea.
  • Honako baloreetan heztea: bakea, elkartasuna, berdintasuna, beste kulturekiko eta ingurumenarekiko errespetua.
  • Euskararen erabilera sustatzea.

TXANGOAK ETA EKINTZA BEREZIAK

Datak alda daitezke nolako eguraldia egiten duen. Hala ere, begiraleak denbora nahikoaz
jakinaraziko du irteeretan aldaketarik baldin badago.

Lehen hezkuntza

 Ekainaren 29an, uztailaren 6an eta 13an (guztiak ostegunak dira): txangoa
Gamarrako igerilekuetara, autobus pribatu batean. Egun horietan 17:00etan
itzuliko gara eta beharrezkoa izango da ume bakoitzak bere bazkaria eramatea.
 Ekainaren 30ean, ostirala: karaokea
 Uztailaren 7an, ostirala: jai berezia, askaria, musika, aurpegiak margotzea…
 Uztailaren 14an, ostirala: inauteri jaia eta ur-festa

Haur Hezkuntza

 Ekainaren 29an, osteguna: txangoa. Ataria-ra joango gara autobus pribatu batean
eta bertan bisita gidatua, jokoak eta lantegiak izango ditugu.
 Ekainaren 30ean, ostirala: karaokea
 Uztailaren 7an, ostirala: jai berezia, askaria, musika, aurpegiak margotzea…
 Uztailaren 14an, ostirala: inauteri jaia eta ur-festa

INFORMAZIOA

Jolas txokoen hasieran begiraleek familiei emango dieten informazio dokumentu baten bidez
adieraziko dira ordutegiak, programazioa, arauak eta gomendioak, behar den materiala, txangoak…
Begiraleek jolas txokoei buruzko informazioa emango diete egunero hala eskatzen duten familiei.
Era berean, jolas txokoen garapenaren berri izateko, egunero aterako dira argazkiak eta eskegiko
dira familientzako sarbide pribatuko blog batean.

KONTUAN HARTZEKOAK

  • Ekarri egunero umeak eguzkitako krema emanda eta arropa erosoa jantzita.
  • Lehenengo egunean ekarri bainujantzia, toalla eta txankletak motxila batean. Motxila
    ikastolan geratuko da eta bakarrik eramango dute etxera erabiltzen badute. Halakoetan,
    gogoratu, mesedez, hurrengo egunean ekarri beharko dutela bueltan.
  • Era berean, txartel tamainako argazki bat ekarri behar dute (paperean, koloreetan zein zuribeltzean,
    berdin dio). Erabiliko da parte-hartzaile bakoitzaren pasaportea egiteko.
  • Umeek etxetik ekar dezakete hamaiketakoa eta bertan jan.
  • Zapiak eta identifikatzeko txartelak emango zaizkie umeei.
  • Umeek bi kartoizko tutuak ekarri behar dituzte. Komuneko tutuak izan behar dira, ez
    sukaldekoa.
  • Amantala edo kamiseta zahar bat ere ekarri beharko dute eskulanak egiteko.
  • Gamarrarako txangoa. Honakoak eraman beharko dituzte:
    • Txartela (bazkide badira)
    • Motxila batean honakoak: bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, txankletak, mahukak/flotagailua (nahi izanez gero), bazkaria eta edaria.
    • Bainatzeko txanoa IGEk jarriko du eta guztiontzat berdina da.
    • Txango honetako ordutegia berezia da: 09:30etik 17:00etara

JANTOKI ZERBITZUA

Gaska enpresa zerbitzu hau emateaz arduratuko da ikastola txikian zein handian. Menuak honakoak
izango ditu egunero: 1. platera, 2. platera, postrea, ogia eta ura. Gamarrarako txangoa dagoen egunetan ume bakoitzak bere bazkaria eta edaria eraman beharko ditu.

Bazkalostean, tarte horretan geratzen diren umeek denbora librea izango dute eta eskura izango
dute hainbat material, joko… eta begiraleak dinamizazioaz arduratuko dira.

Menuak aste bakoitzaren hasieran zabalduko dira.

Intolerantziarik edo alergiarik izanez gero, beharrezkoa da txosten medikoa eta tratamendua
ekartzea.

INFORMAZIO GEHIAGO