2019-2020 eskolaz kanpoko jardueren bilerak

Familia agurgarriak:

Eskolaz kanpoko jardueren bilerak egun hauetan egingo dira honekin batera doakizuen egutegia (ADI EGON, ZEREN ASTE HONETAN BATZUK IZANGO DIRA ETA).

OSO GARRANTZITSUA DA BILERETARA JOATEA, bertan erabakitzen baitira funtzionamenduaren xehetasunak, ordutegiak, gelen banaketak, datuen baieztapena, zerrendak eta abar. Agertzen ez denak bertan onartutakoa errespetatu beharko du.

EZIN BADA JOAN, ORDEZKARI BAT IZENDATU AHAL DA. Ikastaro guztiek ama edo aita arduraduna izan behar dute. ARDURADUNA BILERAN BERTAN AUKERATUKO DA. Arduradunik ez badago ekintza bertan behera geratuko da. Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.