ARAZOEN KUDEAKETA II

Kaixo familia!

Abendatoki-tik, ikasturtearen hasierarekin batera, eguneroko elkarbizitza hobetzera zuzendutako proiektu berriak dakarzkigu. Honela, Sara Gonzalez Murorekin batera (GEUZ), gatazken konponbidearen gaia jorratzen duen honako formakuntza bat antolatu dugu eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

GATAZKEN EBAZPENA II: HAUR ETA GURASOEN ARTEKO ELKARRIZKETARAKO ETA GATAZKEN EBAZPENERAKO TREBETASUNA

Prestakuntzaren datuak eta parte hartzeko bete beharrekoa den izen emate orriaren inguruko informazioa biltzen ditugu. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko ordena errespetatuko da.

  • AMPAko kideentzako doako jarduera
  • 10 euro AMPAko kide ez diren pertsonentzat (ES72 3035 0177 70 1770010154 Laboral Kutxa kontua, kontzeptu gisa idatzi beharrekoa: GATAZKEN EBAZPENA/HAURRAREN IZEN ABIZENAK eta utzi ordainagiria AMPAren postontzian)

Helburuak

  • Eguneroko gatazkei etxean nola aurre egiteko gogoeta.
  • Oinarrizko komunikaziorako eta gatazkak konpontzeko trebetasunak eskuratu.
  • Gatazkak konpontzeko prozesu sinplea ezagutu eta landu

Edukiak

  1. Jokabide-estiloak gatazkaren aurrean: Ezaugarriak eta abantailak.
  2. Umeen parte hartzea gatazken konponketan.
  3. Haurren kolaborazioa lortzeko alternatibak.
  4. Komunikazio eraginkorra.
  5. Gatazken ebazpen kolaboratiboaren ezaugarriak.
  6. Eguneroko gatazkak konpontzeko prozesua: Praktika.
  7. Bitartekaritza: nola esku hartu bi haurren arteko gatazkan.

Datak:

Urriaren 11, 18 eta 25ean

15: 00etatik 17: 00etara.