LiburuTxoko

Kaixo familia!

Udaberrian gaudenez, Abendatokik liburu-txoko bat patioan jartzeko asmoa du, jolas garaian umeek erabiltzeko.
Ikasleriak aspalditik espazio erosoagoen beharra adierazi du, beraz, Abendañoko eskolako klaustro eta zuzendaritza taldearekin batera, irakurketa txoko berri bat eratzea erabaki dugu eta bide batez, irakurzaletasuna bultzatu. Bertan, umeek erosotasun, intimitate eta lasaitasuna aurkituko dute.
Horretarako, irakurketa-txokoa hornitzeko, zuen laguntza ezinbestekoa da.
Etxean erabiltzen ez dituzuen liburu, ipuin eta komikien bilketa egin nahi dugu, hizkuntza eta gaia edozein izan daiteke, betiere, eduki sexista zein biolentoak saihestuz.
Bestalde, umeak esertzeko pufak, kuxinak eta antzekoak biltzeko asmoa ere badugu.

Maiatzaren 3an material bilketa egingo dugu jantoki zaharrean. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da.
Gogoan izan: ez duzue ezer erosi behar, helburua berrerabiltzea baita.

MILA ESKER!