Goizeko Ludoteka

“GOIZEKO LUDOTEKA” Abendaño ikastolako IGEk antolatutako zerbitzua da. Gurasoei eskaintzen zaie euren bateragarriak ez direnean lan ordutegia eta seme-alaben eskola ordutegia. Hartara, “Goizeko Ludoteka” zerbitzuaren bidez familia guztien ardura den lan eta familia bizitza uztargarriak izateko IGEk egiten duen ekarpena da.

“Goizeko Ludoteka” artatzen dute arlo horretako enpresa pribatu batek kontratatutako hainbat profesionalek eta IGEko guraso boluntario batzuek antolatzen dute. Urte osoan (ikasturtean) zerbitzu hau erabili nahi duten umeen gurasoek euren artean aukeratu behar dute haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako koordinatzaile bana. Koordinatzaile horiek zerbitzuaren kudeaketa zuzenaz arduratuko dira euren zentroetan.

Helburuak

  1. Lan arrazoiak direla eta, eskola ordutegia hasi baino lehenago umeak ikastolara eraman behar dituzten familiei zerbitzu hori ematea.
  2. Askotariko ekintza ludiko eta integratzaileak eskaintzea umeei haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 6. mailara arte.

Egutegia

Eskola egutegiaren eskola egun guztietan izango dira ekintzak. Haur hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasle berriak goizeko ludotekan hasi ahal izango dira egokitzealdia egindakoan, ez lehenago.

Ordutegia

08:15etik 09:30era. Sarrera ordua librea da, beraz, umeak arian-arian sartuko dira guraso zein tutoreen beharren arabera.

Harremanetan jartzea

Zerbitzua antolatzen duten pertsonekin harremanetan jartzeko mezu elektroniko bat bidali ahal duzu honako helbide honetara: goizekoludoteka@gmail.com

Zerbitzua erabiltzea

Erabil daitezkeen tokiek zerbitzuaren leku kopurua mugatzen dute. Hiru toki daude:

  • 2 urtekoentzako askotarako gela (Haur Hezkuntza, 2 eta 3 urte).
  • Psikomotrizitate gela (Haur Hezkuntza, 4 eta 5 urte).
  • Bideo gela (Lehen Hezkuntza).

Begirale batek edo bik artatuko dute talde bakoitza ratio honen arabera:

  • Haur hezkuntza, 2 urte: 10 ikasle/begirale.
  • Haur hezkuntza, 3, 4 eta 5 urte: 12 ikasle/begirale.
  • • Lehen hezkuntza: 15 ikasle/begirale.

Arau orokorrak

  1. Familia bakoitzak izena emateko fitxa bete behar du (helbideratze datuak, telefonoak; eta behar izanez gero, begiraleek kontuan hartu beharrekoak). Behin ikasturtea hasita, begiraleek fitxa hori emango diete ludotekara lehenengo aldiz doazen umeen familiei.
  2. Umeak ez dira ludotekara ekarri behar, gainerako umeentzat arriskutsuak izan daitezkeen gaixotasunak baldin badituzte.
  3. Goizeko ludotekan dituzten umeen gurasoek parte hartu behar dute behar den guztian ludotekak jardun egokia izan dezan.
  4. Arauak ez betetzeak eta ludotekako kideei edo begiraleei errespetu falta izateak berekin ekar dezake arau-haustea. IGEko batzarrak erabakiko du arau-hauste horren larritasuna, ikaslearen gurasoekin hitz egin ondoren.
  5. Horretarako arrazoi justifikaturik egonez gero, eta ondorioz, IGEk egoki deritzonean, debekatu ahal izango die ikasleei edozein ekintzatan parte hartzea.

Ordaintzeko era

  1. “Goizeko Ludoteka” erabiltzen bada urte osoan (ikasturtea), bi denboraldiri dagozkien sei hileko bi ordainketa egingo dira, irailetik urtarrilera bitartekoa eta otsailetik ekainera bitartekoa, hurrenez hurren. Ordainketa horiek egingo dira IGEk xede honetarako zabaldu zuen kontu korronte honetan: 3035 0061 92 0611157807 (Laboral kutxa).
  2. 2 eta 3 urteko ume berrien kasuan, egokitzealdia egin ondoren, urritik urtarrilera bitarteko lehengo denboraldia ordainduko da. Ludotekan anaia, arreba, ahizpa edo neba zaharragorik izanez gero, horien kasuan ere ordainketa hala egin daiteke.
  3. Hilabete edo egun solteengatik egin behar diren ordainketak banku-helbideratzearen bidez egingo dira, hau da, zerbitzua jarraian erabiltzen ez dutenei IGEk kobratuko die zerbitzua erabilitako egunengatik. Goizeko ludoteka erabili bada 18 egunetan baino gehiagotan, hilabeteko tarifa kobratuko da.
  4. Lau tarifa mota daude (tarifen prezioa altuagoa da IGEko kide ez direnentzat; beraz, hori bada zuen kasua, gomendatzen dizuegu bazkide egitea edo galdetzea bazkide ez direnentzako tarifa zein den zerbitzua erabili baino lehen):
    • Denboraldi osoak, irailetik urtarrilera eta otsailetik ekainera. 2016/17 ikasturtea: 125 €
    • Urritik urtarrilera bitarteko denboraldia, ikasle berrientzat. 2016/17 ikasturtea: 100 €
    • Hilabetekoa. 2018/19 ikasturtea: 35 €
    • Egunekoa. 2018/19 ikasturtea: 2 €
  5. Ikasleren batek denboraldi osoak erabili behar bazituen baina horietako bat hasitakoan baja bada, ez zaio itzuliko ordaindutako kuota.
  6. Ordaindu behar diren kuotak ikasturte bakoitzean ezarriko dira eta ikusgai egongo dira Goizeko Ludotekaren zerbitzua ematen den tokietan.
  7. Beharrezkoa da aurreko urteetako zerbitzua ordainduta izatea edo IGEk antolatutako beste edozein zerbitzua.
  8. Interesatuak ordainagiria itzultzen badu, itzulketak berekin dakartzan gastuak ordaindu beharko ditu; hartara, gastu horiek hurrengo ordainagirian sartuko dira.
  9. Ikasleren batek bolada batean zerbitzua erabiltzen ez badu, ez dago salbuetsita kuota osoa edo proportzionalki ordaintzetik.
  10. Baja emateko eskaera idatziz egin behar da eta begiraleari eman behar zaio baja izan aurreko hilaren 20a baino lehen.