ABENDATOKI JAIA APIRILAN

Abendatokiko bigarren aldi hau amaitzen ari da.  

Badauzkagu egitasmoan inplikatutako eragile guztiok parte hartu genuen oso BIDEO interesgarria, pertsonaia anitzak beteriko FANZINE bikaina eta ANTZEZKIZUN oso dibertigarria.  

Lan guztia hori zuekin partekatzea izugarri gustatuko litzaiguke, eta horregatik ari gara jai-arratsalde bat prestatzen, denbora horretan lan horiek gozatu ahal izateko, eztabaidatu, eta, garrantzitsuena, modu kooperatiboan jolas egin.

Gonbidatuta zaudete, apirilaren 13an, ostiralean, Ikastola Handian.

17:15ean patioan egingo den antzerkiak emango dio hasiera, eta jarraian jolasean jarraituko dugu patioan bertan 19:30era arte. Nagusiek parte hartu ahal izango dute baita ere jantoki zaharrean 18:00etan egingo den “World Cafe” elkarrizketa gunean, bertan patioari buruzko gure kezkei dagokienez berriketan egiteko.

Zuen zain izango gara.

Gonbidapen hau eskerrak emateko aprobetxatzen dugu: egitasmo honetan parte hartu izan duten pertsonei, tailerretan, furgonetarekin, zulagailuarekin, margotze lanak egiten, ideiekin eta askoz ere gehiagorekin. Eskerrik asko guztiei.