Guraso-elkartea zu bezalako gurasook osatzen dugu; gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatea hobetu nahi dugun gurasook. Gure denbora eta energia, norberak ahal duen neurrian, ematen dugun bolondresak gara.

Guraso-elkartetik aktiboki parte hartzen dugu hezkuntza-komunitatearentzako jarduerak antolatzen eta Ikastolaren kudeaketan. Nahi dugun hezkuntza definitzen saiatzen gara eta sistema iristen ez den alderdiak (kulturala, gizatiarra, kirolekoa, ludikoa, jai-girokoa, etab.) osatzeko lan egiten dugu.

IGEaren finantziazio ekonomikoaren oinarri bazkideen kuotak, diru-laguntzak eta IGEAK eskaintzen dituen zerbitzuen ordainketak dira.