Ikastolaren Jaia
Ekainaren erdi inguruan IGEk ikastolaren jaia antolatzen du ikasturtearen amaiera ospatzeko. 2017 honetan ikastolaren jaia larunbatean ekainaren 17a izango da. Laster informazio gehiago.
Ikastolako gurasoek jaia osoa antolatzen dute. Gelako ordezkoek beste gurasoei eragiten diete bakoitzari dagokion ekintza egiteko (horretarako badago erakuntza bat eta maila bakoitzak urtero betebehar bat du). Horrela izanda, batzuk egitaraua egiten dute (marrazki lehiaketa, maketazioa, etabar); beste batzuk komunetan zelatan daude; jaia bukatu ondoren garbitzariak dira beste guraso batzuk; kanpoko ekintzen monitoreak kirol txapelketak nahiz marrazki eta zeramika erakusketak antolatzen dira; eta hainbat ekintza ezberdinak: herri kirolak, taberna, xake torneoa…
Eginbehar hauek koordinatzeko IGEko Jaiaren Komisioa dago, gurasoen lanak antolatzen eta beste kontu asko ondo pasatzeko (puzgarriak, janaria, tabernaren antolamendua etabar). Pertsona askok parte hartzen dute hainbat lan egiten.