Jantokiko batzordea 2014-2015 ikasturtean sortu zen; garai hartan krisialdia izan zen leku nahikorik ez zegoelako ikastolako jantokian, batez ere, Lehen Hezkuntzakoan. Jantoki hori eraikin nagusiaren behealdean zegoen eta urte gutxi batzuk lehenago eraberritutako gela zabal bat izan arren, txiki geratzen ari zen egunero hartzen zuen jankide kopururako. Leku faltak, lokalaren bizigarritasun baldintza eskasekin batera (gehiegizko zarata, adibidez), eragin zuen gero eta egonezin handiagoa, batez ere, irakasleen artean; izan ere, euren ustez beharrezkoa zen jantokira zihoan erabiltzaile kopurua murriztea gure seme-alabok arratsaldeetan erakusten zuten estres maila jaisteko.

Gaia Eskola Kontseiluaren hainbat bileratan eztabaidatu zen eta bi soluzio baino ez zen aurreikusten: 

  • Sarrera murriztea, hau da, jankide gutxiago onartzea.
  • Jantokiaren espazioa handitzea eta baldintzak hobetzea.

Egoeraren aurrean eta familien artean zabaldu zen alarma zela eta, Jantokiko batzordea beharrezkoa izan zitekeelako ideia sortu zen. Eskola kontseiluaren araudia oinarri, Jantokiko batzordea izan zitekeen familientzako eta irakasleentzako topagunea, jantokiko kontuak eta gure seme-alabon beharrak eztabaidatzeko aukera eskainiz. Helburu nagusia zen egoera aprobetxatzea gogoeta sakona egiteko ikastolako jantokiaren erabiltzaileei eta honako alderdi hauei buruz: hezkuntza, osasuna, elikadura eta bizikidetza.

Batzordea osatzen zen bitartean eta OGGrekin eztabaida latz batzuk izan ondoren, lortu genuen Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzak bere egitea espazioarekin zegoen arazoa eta jantokia den gaur egungo erakina egiteko baliabideak bideratzea. Hala ere, nahiz eta erakina deitu, jantoki bezala jarduteko zerbitzu guztiak dituzten edukiontzi batzuk baino ez dira.

Gaur egun Jantokiko batzordean IGEko 4 guraso daude; era berean, Eskola Kontseiluan sortu den izen bereko batzordean aritzen dira ikastolako zuzendaritzako hainbat kiderekin, Jantokiko arduradunarekin eta irakasleren batekin batera. Batzorde horretan hainbat gai jorratzen dira, hala nola, diziplina kontuak, zerbitzua hobetzeko neurriak, eta batez ere, gure seme-alabek bazkaldu baino lehen eta ondoren patioan pasatzen duten ordu kopuru handia hobeto kudeatzeko jarduerak.


Batzorde honen xedea da laguntzea ikastolako jantoki zerbitzua antolatzeko orduan, hurrengo hauek lortzeko: lana eta familia bateragarriak izatea; helburu hezigarriak eta pedagogikoak betetzea; eta kalitatezko jantoki zerbitzu batek eskaini behar dituen helburu elikagarriak eta osasuntsuak.

Harremanetan jartzeko

Jantokiko Batzordearekin harremanetan jarri nahi baduzu, Lehen Hezkuntzako sarreran postontzi bat dago. Nahiago izanez gero, idazteko aukera duzue honako helbide honetara: abendanogurasoak@hotmail.com 

Ikastetxearekin harremanetan jartzeko beharra izanez gero adibidez, zure seme-alaba joan ezin izango dela jakinarazteko, edo beste arrazoiren batengatik, jo helbide elektroniko honetara: abendanojantoki@gmail.com.

Galeria