Hauek dira 2022/2023 ikasturterako proposatutako datak:

  • Urriak 20
  • Azaroak 3
  • Azaroak 17
  • Abenduak 15
  • Urtarrilak 19
  • Otsailak 2
  • Otsailak 16
  • Martxoak 2
  • Martxoak 16
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 4
  • Maiatzak 18

Eta hauek dira orain arte proposatutako gaiak. Parte-hartzaileek dituzten behar eta kezketara egokitzen joango dira:

  • Frustrazioa.
  • Familia-komunikazioa
  • Lehiakortasuna eta jeloskortasuna anai-arreben artean
  • Amaren eta aitaren aurkako gaitzespena eta indarkeria
  • Autoexijentzia eta perfekzionismoa
  • Kritiken kudeaketa
  • Autoestimua
  • Sexualitatea
  • Atxikimendua
  • Heriotza

Guraso Eskolen Programa, heziketa eta proiektu komun batean parte hartu nahi duten eta seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoei zuzendutako proposamena da. Eskolak lankidetza akordio bat du oinarri, guraso talde batek sistematikoki prestakuntza jarduerak -batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarritutakoak- antolatzea erabakitzen duelarik.

Guraso Eskolak funtsezko helburu hauek ditu:

  • Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
  • Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
  • Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea