IKASTARO-TAILERRA DIZIPLINA POSITIBOA: GURASOENTZAKO JARRAIBIDEAK ETA TRESNAK

Familientzako tailerra berria.

Saioa Magunazelaiaren eskutik. Psikologoa, bitartekaria, eskolako elkarbizitzan aditua eta haur- eta gazte-terapeuta. GEUZ, Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa. Zatoz gurekin egitera!

 Zer egingo dugu?

  • Ondo ezartzen al dizkiezu mugak seme-alabei?, Horiei eusten ba al dakizu?, Errespetatzen al dituzte? Gure zentroko familia guztiei kezka sortzen dien gauzak dira!!
  • Etor zaitez tailerrera eta partekatu zure kezkak… Gure eguneroko bizitza hobetzeko tresnak ikasiko ditugu…

 

Datak: Maiatzaren hurrengo 4 astelehenetan (7-14-21-28) 17:15etik 19:45era. Ondoz ondoko lau eguneko lantegi bakarra da.

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Bete ezazu ORRI HAU apirilaren 26an baino lehen.
  • Tokia: Abendaño Ikastola.
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.