Jantokiari buruzko informazioa

Familia agurgarriak:

Mezu honen bidez, jantoki-zerbitzuaren kudeaketari buruz une honetan dugun informazioa helarazi nahi dizuegu.

Hezkuntza Ordezkaritzak ikastetxe bakoitzari eskatu dio beharrezko giza-baliabideen zenbatespena egin dezala, ezarritako protokoloei jarraituz segurtasun-neurri egokiak bete ahal izateko.

Zentroak, espazio fisikoak, bizikidetza-talde egonkorrak eta dauden mahaikideen kopurua baloratu ondoren, proposamen bat bidali du, eta ezeztatu egin da. Hori dela eta, planteamendu berri bat bidali behar izan da, hasieran eskatutako baliabide-kopurua murriztuz, eta ikastetxea oraindik horren zain dago. Azken proposamen horretan eskatutako baliabideak (monitoreak eta garbiketa-zerbitzuak) kontratatzen ez badira, jangelako edukiera murriztuko da, eta, horretarako, jankideen kopurua murriztu beharko litzateke, eta lehentasuna eman bekadun familiei, Eusko Jaurlaritzak adierazi bezala, eta edukiera osatu arte. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe bakoitzeko OOGren (gurasoek eta ikastolako langileek osatutako ordezkaritza goreneko organoaren) esku uzten ditu jantoki-zerbitzuan sartu ahal izango diren ikasleen lehentasunak, eta horiek hartu beharko dute erabakia, bozketa bidez.

Ikastolako zuzendaritzak eta Guraso Elkarteak jangela-zerbitzua eskatu duten familia guztiei estaldura emateko beharrezkoak diren baliabideen (monitoreak, officea, garbiketa) inguruko eskakizunei eustea erabaki dute.

Ekintza zuzenagoak eta beste ikastetxe batzuekin batera protestatzeko ekintzak planteatzen ari dira, datozen egunetan helaraziko zaizkizuenak, eta, horretarako, ahalik eta zabalkunde eta parte-hartze handiena eskatzen dizuegu. Orain, inoiz baino gehiago, hezkuntza-komunitate osoak bat egin behar du (familiak, irakasleak, garbitzaileak, jantokia).

Ikusten duzuenez, egoera konplexua da eta fronte irekiak asko dira, baina familia gehienak hori kudeatzeko jasaten ari garen zailtasunak ezagututa, ahalik eta lankidetza handiena eskatzen dizuegu.

Besterik gabe, oraingoz, jaso ezazue agur bero bat.

Elkarrekin indartsuagoak gara!