2018ko IRAILEKO UDALEKUAK

Guraso Elkartea, urtero bezala, iraileko udalekuak antolatzen hasi da.

Bi dira ekimen honek bete nahi dituen helburuak:

  • Euskararen erabilpena bultzatzea.
  • Ikasleen arteko harremanak hobetzea.

Udalekuak irailaren 3, 4 eta 5ean izango dira (3egun-2 gau).

Hona hemen aurtengo proposamena :

  1. Ikasturte honetako 1. 2. eta 3. mailako ikasleentzat: Sastarrain Baserri Eskola,
    Zestoa (Gipuzkoa). Prezioa : 100€ Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 135€ besteentzat.
  2. Ikasturte honetako 4. eta 5. mailakoentzat : Zuhatza uhartea (Araba). Prezioa : 100€ Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 135€ besteentzat.

Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira, ez dira zehatzak. Aldaketa txikiak sor
daitezke.

Aurreinskripzio epea maiatzaren 21etik 25era arte zabalik egongo da. Izen ematea
elkarteko web orriaren bitartez egingo da hemen

Ikastola handiko sarreran dagoen kutxan egitea posible da (IRAILEKO UDALEKUAK). Bertan, atxikitutako betetze orria utzi ahal izango duzue.

Iaz bezala POSTA ELEKTRONIKO HELBIDEA ZEHAZTEKO eskatzen dizuegu, IZENA EMAN AHAL IZATEKO. Ezin baduzue, izena emateko papera emango dizuegu.

Guztientzako tokirik ez balego, aurreinskripzioa bete duenari lehentasuna emango genioke.

Aurrerago zuekin harremanetan jarriko gara POSTA ELEKTRONIKOAren bidez behin betiko izen ematearen eta prezioaren berri izan dezazuen.