ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK KOBRATZEA 2018-2019

Azaroaren 30an pasako dizuegu eskolaz kanpoko jarduerei dagokien kuotaren lehen partea. Emandako kontu zenbakia erabiliko dugu horretarako.

Aurreko urteetan bezala, bi ordainketa egingo duzue: bat orain eta bigarrena otsailean (erdi eta erdi kobratuko dizuegu).

Oso garrantzitsua da kontu korrontean ordainketa egiteko beste diru izatea data horietan. Ordainagiria itzultzeak koste ekonomikoa du eta lan administratibo neketsua da.

Mila esker zuen laguntzagatik

                                              Abendaño Ikastolako Guraso Elkarteko administrazioa