OHARRA: Inauteriak Ikastolan

Guraso horiek:

Gogoan izan datozen astelehen eta asteartean,  otsailak 12 eta 13, inauteriak direla eta, ez dela eskolarik egongo, kurtso hasieran bidalitako egutegian agertzen zen bezala.

Bestalde, otsailaren 9an, ohiturari jarraituz, gure ikasleek inauterietako desfilea egingo dute. Gonbidatuta zaudete!

DESFILERAKO OHARRAK (irakurri arretaz, mesedez!)

  • Desfilea frontoian egingo da.
  • Aurten ere, 2 txanda egingo ditugu gurasoentzat1. txanda 15:30etan hasiko da eta 1., 3. eta 5. mailako ikasleen familiak sartu ahal izango dira frontoira emanaldia ikustera. Ikasle bakoitzari sarrera bana emango zaio, bina familiakide edo lagunentzat.
  • 2. txanda 16:00etan hasiko da, gutxi gora-behera, eta 2., 4. eta 6. mailako ikasleen familien aurrean egingo da. Hemen ere, ikasle bakoitzeko 2na lagun sartu ahal izango dira, sarrera aurkeztuta.
  • Beato kaleko hesiko ateak zabalik geratuko dira 15:30ak arte. Gero, HHtik datozen gurasoek Mexiko kaleko txirrinajo beharko dute sartu ahal izateko.
  • 1. txanda bukatu ondoren, 16:00ak aldera, etenaldi txiki bat egingo da barruan dauden gurasoak ateratzeko (2 txandetako txartelak dituztenak izan ezik) eta 2. txandakoak sartzeko. Ordu horretan, ama-aita batek Beato kaleko atea zabalduko du. Gero itxita utziko du.
  • EZ ETORRI, MESEDEZ, EGUERDIAN LAGUNTZERA, BESTELA JANTOKIAN IZUGARRIZKO NAHASTEA SORTZEN DA!
  • Frontoira sartu eta ateratzeko orduan, jarraitu, mesedez, petoa jantzita daramaten gurasoen argibideak.
  • Desfilea bukatu ondoren, umeak geletara igoko dira. 16:45ean, erraldoi eta buruhandi konpartsa bat etorriko da ikastolara, euririk egiten ez badu, jaiari amaiera emateko.

Eskerrik asko  eta ondo pasa!

Zuzendaritza