Garrantzitsua: ikastolako posta IGEan erregistratu behar duzu (15era arte)

Hemendik aurrera, IGEaren jardueretan izena emateko beharrezkoa izango da ikastolako kontuan logatuta egotea. Posta kontu hau ikastolak ematen duena da eta irakasleak familiekin harremanetan jartzeko eta oharrak bidaltzeko erabiltzen duten komunikazio bide ofiziala da. Sartu xehetasunak ezagutzeko eta zehazki zer egin behar duzun jakiteko.

Eskatu ikastolako kamiseta/jertsea otsailaren 9ra arte

Otsailaren 9ra arte eska dezakezu ikastolako kamiseta edo jertsea. Martxoko 3. astean emango dira. 4 urtetik S-rainoko tailuak. Tailaren bat probatu nahi baduzu edo kamiseta edota sudadera ikusi nahi badituzu, eskatu hitzordua whatsapp bidez 688894235 telefonoan.

Hurrengo ordainketak

Kaixo! Datorren asteartean, urtarrilak 30, aurtengo iraileko, urriko eta azaroko ludoteka kobratuko da. Otsailaren bigarren astean eskolaz kanpoko lehen erdia kobratuko da. Zalantzarik baduzue ampa@abendanogurasoak.com helbidera idatz dezakezue.