Umorez maitatu

Errepikatzen dugu

Formakuntza horren helburua gure seme alaben hezkuntzarako tresnak eskuratzea da, modu horretan, aberasgarriagoa eta positiboagoa izango baita.

Formakuntza inguruko informazioa eta izen emateko orria erantsita doazkizue, parte hartzeko ezinbestekoa izango da orri hori betetzea. Gogoan izan, lekua mugatua dela eta izen emate ordena errespetatuko dela.

Mila esker zuen arretagatik eta laster arte. Ideia-andana dugu, beraz, proposamen gehiago luzatuko dizkizuegu ikasturtean zehar.

Formakuntza saioak martxoaren 15ean, 22an eta 29an izango dira. Arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Gidaria Josune Rubio izango da IPACE psikologia aplikatutako kidea, psikoterapeuta eta barreterapeuta.

Deskribapena

Eguneroko errutina abiadura handiz, zailtasunekin eta hamaika betebeharrekin bizi dugu, eta horrek sarritan, irria galaraztea eragin diezaguke  seme-alabekin dugun harremana nahitanahiez kaltetuz.

Formakuntza-saio hauek  seme alabekin dugun harremana kudeatzeko tresnak eskaini nahi dizkigute. Oso baliagarriak izango dira,  batetik, autokontrol eta lasaitasuna abiapuntu hartuta, eta bestetik umorea gehituta, gurasotasun positiboa garatu eta seme-alabekin dugun harremana indartzeko.

Helburu orokorra

Gurasotasun positibo bat indartzea, irria urduritasuna baretzeko tresna gisa erabiltzen ikasiz eta familian harremanak sendotzeko elkarrekin barre egiten ikasiz.

Interesatuta bazaude ahalik eta lasterren  eman izena lekuak mugatuak baitira. Lehenengo tailerrean parte hartu ez duten pertsonei emango diegu lehentasuna.