ABENDAÑOKO MINTZALAGUNA

Kaixo, lagun!
Euskara praktikatu nahi duten ikastolako gurasoak biltzeko… Abendañoko Mintzalaguna martxan jarriko dugu!

ZER DA?
Euskara praktikatu nahi duten gurasoentzat ekimena da. Hamabost egunean behin giro atseginean ordubetez euskaraz aritzeko taldea osatuko dugu.
Taldean beti gutxienez mintzalaguntzaile bat (euskaraz ondo moldatzen den persona) egongo da.

NORI DAGO ZUZENDUTA?
Euskaraz hitz egiteko gogoa duen eta ohitura faltagatik, lotsagatik, ziurtasun ezagatik edo beste edozein arrazoirengatik horretarako aukera gutxi duen edonori dago zuzenduta.
Baldintza bakarra euskaraz komunikatu eta ulertzeko gutxieneko maila izatea da.

NOIZ ETA NON BILDUKO GARA?
Hilabeteko lehen eta hirugarren ostiralean, 16.00etatik 17.00etara, Irati kafetegian (Ikastola handiaren ondoan).

NOLA EMAN DEZAKEZU IZENA?
Parte hartzeko gogoa baduzu idatzi abendano.euskera.batzordea@gmail.com helbidera eta harremanetan jarriko gara zurekin. Mintzalaguntzaile bezala parte hartu nahi baduzu ere helbide honetara idatz dezakezu.

Animatu eta eman izena!!