Urtero IGEk udaleku irekiak eta jolas txokoak antolatzen ditu. Udalekuak uztailean izan ohi dira eta bi astebetekoak dira. Martxoan edo apirilean izena emateko epea irekitzen da.

Ekintza hauekin, seme-alabei egun batzuk beste haur batzuekin igarotzeko aukera eman nahi diegu. Batzuk gelakideak izango dira eta beste batzuk ez, baina guraso elkartetik aukera eman nahi dizuegu, uda honetan egun batzuez beste ume batzuekin batera euskaraz bizi eta jolasteko.

2017ko udalekuen informazioa.