Hasi da Abendaño ikastolako jolas-txokoetan izena emateko epea

Kaixo, familiok:
 
Gogorarazten dizuegu gaur (2018/05/07) hasten dela Abendaño ikastolako jolas-txokoetan izena emateko epea.
 
Izen-ematea egin daiteke on-line, gure web gunearen bidez, edo paperean, izen emate orrian datuak beteta.
 
Izena emateko, on-line bitartez edo paperean eginda, EZINBESTEKOA DA familia-baimenaren orria izenpetuta ematea. Orri hori eta ordainketa-agiria, eta izen emate orria (paperan egiten bada), ikastola bietako atarteetan ezarriko diren udaleku-kutxetan utzi beharko dira.