Ikastolako gurasoak osatzen dugun elkarte honek ez dauka dirurik irabazteko asmorik. Bere helburua zuzendaritzarekin batera ikastolaren funtzionamendu hobea lortzea da gisa baloreetan, errespetuan eta elkartasunean oinarrituta.

NOLA ANTOLATZEN GARA

Elkartearen arauak bere ESTATUTUETAN oinarrituta daude. Bertan elkartearen administrazio eta gobernua honako erakunde kolegiatuek osatzen dute:

  1. Batzar orokorreko bazkideak gutxienez urteko bilera bat egiten.
  2. Zuzendaritza batzordea erakunde iraunkor kolegiatua bezala.
  3. Batzorde hau honako karguek osatzen dute. Lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria eta bokalak, azken hauek betekizun desberdinekin.
  4. Betekizun hauek hinakoak dira: eskolaz kanpoko ekintzak, ikastolako jaiak, Denon Eskola, liburtxo, udalekua…

Zuzendaritza batzordea hilean behin elkartzen da erabakiak eta dauden arazoei aurre egiteko. Baita ere elkolorduz kanpoko ekintzak antolatzeko. Bilera hauetara edozein guraso etor daiteke bere iritzi edo arazoak planteatzera.

Abendaño ikastolako Guraso Elkartea Denon Eskola-ko (Arabako Guraso Elkarteeen federazioa) kidea da.

GELAKO ORDEZKARIAK

2002. urteko asanblada orokorrean guraso bat edo bi egon behar zirela gelako ordezkari bezala.Ordezkari hauek bete beharrak hauek dira:

  • Elkartearen eta gelaren arteko lotura lortzea.
  • Proposamenak bide egokietatik eramatea.
  • Jai eta betebehar desberdinetan partehartzea (Olentzero, ikasturte bukaerako jaia…)

Zein da helburua:

  • Harremanetako bidea sortu.
  • Betebeharrak ongi banatu.
  • Boluntario eta kolaboratzaileak lortu.