Isuskitza Mendi Taldea 

Abendaño ikastolako mendi taldea gara (Isuskitza Mendi Taldea). Eguraldiak uzten badigu hilabetean behin mendira joaten saiatzen garen familia talde bat gara. Umeentzat egokiak diren ibilbideak egiten ditugu (goizeko txangoak). Gure umeak haien artean eta gurekin mendian ondo pasatzea nahi dugu.
 
Helburu eta behar handirik gabe. Ez da izenik eman behar.  Eguna, ordua, eta lekua egokitzat baduzu geratzeko lekuan egon eta autoetan banatuko gara. Mendira joateko aukera bat ematea dugu asmo bakarra. Umeak beste umeekin joatean hobeto pasatzen dutelako eta gehiago ibiltzen direlako.
 
Txangoaren aurreko ostegun edo ostiralean, eguraldia argi dugunean, abisatuko dugu
mendia@abendanogurasoak.com da gure e-mail eta zuen ideiak baita gure informazioa trukatzeko balio du. Gela bakoitzeko arduradunei whatsappez abisatuko diegu haiek informazioa zabaltzeko.
 
Zuen zain eta zuen ideien zain gaituzue.
 
Laister arte!!