Abendaño ikastolan eskolaz kanpoko ekintza kopuru nahiko handia antolatzen dugu, kirol izaerakoak zein kulturakoak. Horiek antolatzeko orduan beharrezkoa da hainbat gurasoren laguntza eskolaz kanpoko ekintzen batzordea osatzeko.

Gaur egun lau lagunek osatzen dute batzordea eta noizean behin IGEko beste lagun batzuen laguntza izaten dute. Eskolaz kanpoko ekintzen batzordea urteko jardueren eskaintzaz arduratzen da, honakoa, hain zuzen ere:

  • Batzordeari prezioak aurkeztea.
  • Begiraleak topatzea.
  • Jarduera berriak proposatzea.
  • Egutegia eta jarduerak non egin proposatzea

Gainera, gure ikastolan zorte handia daukagu; izan ere, dugu kirol koordinatzaile, eta kirol jardueren jarraipen estua egiten du egunez egun. Harekin harremanetan jarri behar baduzu, hona hemen bere helbidea: kirolak@abendanogurasoak.com.

Equipo Ginmasia Rítmica

Helburua eta finantzazioa

Eskolaz kanpoko ekintza guztien helburu orokorra jarduera bakoitzean ikuspegi ludiko eta formatzailea duen hastapen egokia eskaintzea da. Hartara, xede nagusia da pertsona guztiek parte hartzea ekintzetan eta ahalegin guztiak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen integrazio lortzeko.

Eskolaz kanpoko ekintzak finantzatzen dira neurri handi batean parte-hartzaileen familien diru-ekarpenen bidez, nahiz eta Vitoria-Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza publikoak eman kultur ekintzen kasuan eta Arabako Foru Aldundiak kirol jardueretarako.

2016/17 ikasturteko eskaintza

Ekintzen eskaintza aldatu egiten da urtez urte; beti ere, saiatzen gara ahalik eta ekintza-sortarik zabalena eta askotarikoena eskaintzen ikasleak erakartzeko. Esate baterako, 2016/17 ikasturteko eskolaz kanpoko jardueren eskaintza hurrengoa da:

TIPO/ MOTA  ACTIVIDAD / JARDUERA  DIRIGIDA A / ZUZENDUTA  HORARIO / ORDUTEGIA
 KULTURALA – HH DANTZA   4urte eta 5urte Astelehena17:00-18:00
 KULTURALA – HH  INGELESEZ JOLASTEN 4urte eta 5urte Osteguna 17:00-18:00
 KULTURALA – HH  IPUIN KONTALARIA 4urte eta 5urte Osteguna 17:00-18:00
 KULTURALA – HH  ESKULANEN TAILERRA 4urte eta 5urte Astelehena, osteguna, ostirala 14:00-15:00
 KULTURALA – HH  MUSIKA TAILERRA 4urte eta 5urte Asteartea 17:00-18:00
 KULTURALA – HH  PSIKOMOTRIZITATEA ETA G. ADIERAZPENA 4urte eta 5urte Asteartea 17:00-18:00 eta Astezakena 14:30-15:30
 KULTURALA – LH  DANTZA MODERNOA 1, 2 eta 3. maila Astelehena 17:00 -18:00
 KULTURALA – LH  GITARRA 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Asteartea 14:00 -15:00
Osteguna 17:00 -18:00
 KULTURALA – LH  GRAFFITI 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Asteartea 13:00 -15:00
 KULTURALA – LH INGELESEZ JOLASTEN 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Osteguna 14:00 -15:00 eta 17:00 -18:00
 KULTURALA – LH PIANOA 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Asteleheha eta ostirala 17:00 – 19:15 eta Asteazkena 15:00 a 17:15
 KULTURALA – LH SORTZE, ILUSTRAZIO ETA PINTURA 1, 2, 3 eta 4. maila Asteartea 17:00 – 18:00
 KULTURALA – LH TRIKITIXA 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Osteguna 17:00 18:00
 KULTURALA – LH TXISTU 2, 3 eta 4. maila Astelehena 14:00 – 15:00
 KULTURALA – LH ZERAMIKA 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila Astelehena 13:00 – 15:00 eta 17:00 – 18:00
Asteartea 14:00 – 15:00
Osteguna 13:00 – 15:00
Ostirala 14:00 – 15:00
KIROL EKINTZAK – LH  KIROAL JARDUERA ANITZA  1. eta 2. maila Astezakena: 15:00-16:00
Ostirala: 17:00-18:00
KIROL EKINTZAK – LH ERRITMIKA ANITZA (ANITZA + GIMNASTIKA ERRITMIKOA)   1. eta 2. maila  Astelehena: 17:00-18:00
Astezakena: 17:30-18:30
KIROL EKINTZAK – LH  JUDO ANITZA (JARDUERA ANITZA + JUDO)  1. eta 2. maila  Astelehena: 17:00-18:00
Astezakena: 16:00-17:15
KIROL EKINTZAK – LH  KIROL ANITZA  3, 4, 5 eta 6. maila Astelehena: 17:00-18:00
Astezakena: 15:00-16:00
KIROL EKINTZAK – LH  JUDO KIROLAK (KIROL ANITZA + JUDOA)  3. eta 4. maila Asteartea: 17:00-18:15
Osteguna: 17:00-18:00
KIROL EKINTZAK – LH  SASKI KIROLAK (KIROL ANITZA + SASKIBALOIA)  3. eta 4. maila Asteartea: 17:00-18:00
Osteguna: 17:00-18:00
KIROL EKINTZAK – LH  GIMNASTIKA ERRITMIKOA  3, 4, 5 eta 6. maila Astelehena: 17:30-18:30
Osteguna: 17:00-18:00
KIROL EKINTZAK – LH  SASKIBALOIA  5. eta 6. maila Asteartea: 18:00-19:00 Osteguna: 18:00-19:00
KIROL EKINTZAK – LH  JUDOA  5. eta 6. maila Asteartea: 17:00-18:30
KIROL EKINTZAK – LH  ARETO FUTBOLA  3. eta 4. maila Astezakena: 16:00-17:00
Ostirala: 17:00-18:00
KIROL EKINTZAK – LH  7ko FUTBOLA  5. eta 6. maila Astezakena: 16:15-17:15
Ostirala: 17:30-18:30
KIROL EKINTZAK – LH  BOLEIBOLA  4, 5 eta 6. maila Astelehena: 18:00-19:00 Ostirala: 18:00-19:00
KIROL EKINTZAK – LH  XAKEA (1. – 3. maila)  1, 2 eta 3. maila Ostirala: 14:00-15:00
KIROL EKINTZAK – LH  XAKEA (4. – 6. maila)  4, 5 eta 6. maila Ostirala: 13:00-14:00
KIROL EKINTZAK – LH  IRRISTAKETA  3, 4, 5 eta 6. maila Ostirala: 18:15-19:15
KIROL EKINTZAK – LH  MENDIA  1, 2, 3, 4, 5 eta 6. maila  

 

Arau orokorrak

Arau orokorrak
Arau orokorrak

 

IGEk antolatutako eskolaz kanpoko jarduera guztietan aplikatzekoak diren arau orokorrek guztion eskubideak errespetatzen lortzea helburu duen marko bat ezartzen dute.

Arauok eskolaz kanpoko jarduerak urteetan antolatzen ibili osteko emaitza da. Hainbat egoren aurrean hartutako neurriak arian-arian gehitu dira arautegian; horiek guztiak onartzea eta hobetzea Malizhaeza IGE osatzen duten familia guztien erantzukizuna da.

  • Jardueretako izen-ematea ekainean egiten da gure web gunearen bidez. Izena ematean konfirmatzeko mezu elektroniko automatiko bat bidaliko da. Ume bakoitzeko eta jarduera bakoitzeko egin behar da izen-emate bat.
  • Irailean zabaldu ahal izango da izena emateko beste aldi bat taldeen gehieneko leku kopurua bete gabe badago edo taldeak abian jartzeko behar den gutxieneko leku kopurua ez badago.
  • Eguerdiko jardueren eskaintza, OOG-k hala eskatuz gero, jantoki zerbitzua normalean erabiltzen duten ikasleentzat baino ez da izango.
  • Gurasoek ziurtatu behar dute umeak adierazitako orduan eta lekuan egongo direla jardueran parte hartzeko.
  • Begiraleak honakoez arduratuko dira: ekintzak aurrera eramatea, asistentzia kontrolatzea eta umeren bat joan ezean, zein izan den arrazoia galdetzea.
  • Era berean, beharrezkoa da gogoraraztea zentroak bere hezkuntza helburuak betetzea nahi badugu, umeek ikastolan eman beharreko ordu kopuruari muga jarri behar diogula; hartara, egun berean EZ erabili hauetako bi zerbitzu baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.
  • Jarduerek ezarrita dute gehieneko eta gutxieneko leku kopurua kontuan hartuta jarduera zein den eta non egiten den. Hori dela eta: 
    • Eskaera gutxi duten jarduerak kendu egingo dira
    • Betetzen diren jarduerak itxi egingo dira
  • Jardueraren batean eskaera leku kopurua baino handiagoa bada, lan egingo da eskaerari erantzuteko. Horretarako, Eskolaz Kanpoko Batzordetik baloratuko da jarduera bi taldetan banatzeko aukera begirale kopuruaren eta lekuaren disponibilitatearen arabera. Azkenik, jarduera hasi baino lehenagoko bileran (asistentzia nahitaezkoa da), kontsentsuz erabakiko da plazen esleipena, eta bukatzeko, plazen zozketa egingo da.
  • Kuota bakarra da baina bi ordainketatan egingo da IGEk emango duen kontu korrontearen bidez (1. ordainketa urriaren bigarren hamabostaldian egingo da eta 2. ordainketa urtarrilaren bigarren hamabostaldian). Behin kurtsoa hasita, jardueran baja emateak EZ dakar berekin kuota itzultzea.