‼️Premiazko jakinarazpena‼️ Iraileko udalekuak 2025: DATA ALDAKETA

Aurre izena emateko epea amaitu eta gero, Abendaño Ikastolako guraso elkartetik jakinarazi nahi dizuegu iraileko udalekuen datak aldatu direla.

Gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udalekuak irailaren 3, 4 eta 5ean (3 egun, 2 gau) egingo dira, irailaren 1, 2 eta 3an egin beharrean.

Azkenik, udalekuen antolakuntza honako hau izango da:

Prezioa : 120€ IGEko bazkideentzat eta 145€ gainerakoentzat. Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira, aldaketak izan ditzakete.

Plaza gutxi egonez gero, lehentasuna emango zaio aurrez izena eman duenari.