Hauek dira 2022/2023 ikasturterako proposatutako datak:
- Urriak 20
- Azaroak 3
- Azaroak 17
- Abenduak 15
- Urtarrilak 19
- Otsailak 2
- Otsailak 16
- Martxoak 2
- Martxoak 16
- Apirilak 20
- Maiatzak 4
- Maiatzak 18
Eta hauek dira orain arte proposatutako gaiak. Parte-hartzaileek dituzten behar eta kezketara egokitzen joango dira:
- Frustrazioa.
- Familia-komunikazioa
- Lehiakortasuna eta jeloskortasuna anai-arreben artean
- Amaren eta aitaren aurkako gaitzespena eta indarkeria
- Autoexijentzia eta perfekzionismoa
- Kritiken kudeaketa
- Autoestimua
- Sexualitatea
- Atxikimendua
- Heriotza
Guraso Eskolen Programa, heziketa eta proiektu komun batean parte hartu nahi duten eta seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoei zuzendutako proposamena da. Eskolak lankidetza akordio bat du oinarri, guraso talde batek sistematikoki prestakuntza jarduerak -batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarritutakoak- antolatzea erabakitzen duelarik.
Guraso Eskolak funtsezko helburu hauek ditu:
- Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
- Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
- Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea