ABENDATOKIKO ETXOLAK EGITEKO LAGUNTZAILEAK

Lehenik eta behin mila esker Abendatokin parte hartzeagatik. Laguntzaileen taldea handitzen ari da
eta hori proiektu honetan lortu nahi dugun helburu bat da.

Datorren astean hiru etxola eraikiko ditugu patioan eta horretarako lan egitera deitzen dizuegu. Hurrengo astelehenean 11, asteartean 12, asteazkenean 13 eta ostegunean 14 ikastola handian elkartuko gara 15:00etatik 18:00etara.

Lan hau aurrera eramateko lagun talde baten konpromisoa behar dugu, laguntzeko prest baldin bazaude bete ezazu hurrengo galdetegia.

Mila esker berriro eta astelehena arte.

Nahi baduzu egurra zulatzeko daratulua eta bihurkina ekar ditzakezu.