Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz: gurasotasun positiborako programa

Batzuetan zalantzak sortzen zaizkigu seme-alabak hezten ditugun moduaren inguruan. Zuzen ariko ote gara? Ezertan hobetzerik izango ote dugu? Nork eman ahal digu aholku? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahian, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programa prestatu du. Baliabide boluntarioa, doako eta isilpekoa da, 0 eta 3 bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.

Hitzaldia: Heziketa digitala (martxoaren 16a, izen-ematea beharrezoa)

Bideojokoe n industriaren eta munduaren sarrera. Bideokonsolak, jolas motak, edukiak, online plataformak, adinak, arriskuak, prebentzioa, ezarpenak eta guraso kontrolak. Streamer-en mundu zabala eta bideojokoekin erlazionatuta dauden sare sozialak (Twitch, Youtube, Discord). Izen ematea beharrezoa da (azken eguna, martxoaren 16a, osteguna): formacion@abendanogurasoak.com.